Antzerkia

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Sobre las hojas de hierba. Un homenaje a Walt Whitman"

Gasteizko 2024ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan.

Literatura irakurria eta Alejandro Pelayo piano-jole eta konpositorearen musika uztartuz, lan honek musikaren eta poesiaren arteko harreman intimoari heltzen dio, hartara Walt Whitman omentzeko.

Walt Whitmanen (1813 - 1892) jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzen da honetan, Estatu Batuetako poesia modernoaren aitatzat jo dezakegu Whitman, batez ere Belar hostoak (Leaves of grass jatorrizko izenburua, ingelesez) obra nagusiari esker.

Whitmanen lanak bidea erakutsi die beste poetan handi batzuei: T. S. Eliot, Borges, Neruda, Lorca...Whitmanek eragin handia izan du deismoan. Ez zuen onartzen fede jakin bat gainerakoak baino garrantzitsuagoa izatearen ideia, erlijio guztietara hurbiltzen zen berdin-berdin. Gizon erlijiosoa zen, bai, baina erlijioso eszeptikoa: eliza guztiak onartzen zituen arren, ez zuen bakar batean ere sinesten. Whitmanen ustez, giza arima hilezkorra da, eta beti dago garapen-prozesu etengabe eta progresibo batean. Bere poemen irakurketak –Alejandro Pelayoren musika originala lagun dela–, poetaren testuinguru historiko eta sozialean murgiltzen lagunduko digu. Walt Whitman New Yorken hil zen 1892an, Ellis uhartean etorkinak onartzen hasi ziren unean.

Fitxa artistikoa: 

  • Artistak: Juan Diego Botto, Nur Levi
  • Konpainia: La Rota Producciones, Sala Mirador
  • Konposizio musikala eta musikaria eszenan: Alejandro Pelayo

Datak

02/11/2024 - 03/11/2024

Ordutegia

19:30 (larunbata) + 18:00 (igandea)

Tokia

Félix Petite Antzokia

Prezioa

18 €