Agenda - kulturaraba
Kontzertuak
CHILL MAFIA: "Agur eta ohore x allá va la despedida"
CHILL MAFIA + Nerve Agent. Post Party MALAKIAS MX3.
Hiru urte igaro dira jada Chill Mafiak, azken urteetako musika proposamen interesgarrienetako bat duen talde artistikoak, euskal eszena irauli zuenetik Gazte arruntaren koplak abestiarekin, Xabier Leteren klasikoaren bertsio berri eta aparta. Erraldoiak dira lagun eta sortzaile talde honek ordutik hona emandako urratsak, Estatuko mailan gaurko musikaren panoramako proposamen sendo eta apurtzaileenetako bat izatea lortu arte. Orain, bereizgarri dituzten onestasun eta benekotasunarekin, taldearen desegitea iragarri dute.
Etapa honi amaiera emateko, “Agur eta ohore x allá va la despedida” argitaratu dute, bederatzi kantuz osatutako mixtapea. Bertan, musika-lurralde berriak esploratzen jarraitu dute, eta egungo erritmoek eta folkloreak elkarri eskua ematea lortzeko duten talentu ukaezina erakusten dute, bere letra probokatzaile eta jargoi bakarrarentzat aterpe ezin hobea diren abesti hauetan.
31/10/2024
21:00
Jimmy Jazz Aretoa
17 € (AGORTUTA)