Erakusketak

Bilduma, ikusgai: Jon Mikel Euba ("Pandamask 2" + "Neska")

Artium Museoa Bilduma izaera publikoko ondare-funts garaikide aparta da, eta une honetan ia 3.000 artelanek osatzen dute. Funts horien corpusak, funtsean, berrogeita hamarreko hamarkadatik gaur egunera arte egindako ekoizpena biltzen du. 

Bilduma iraunkorraren aurkezpenen inguruan egiten diren erakusketez gain, eta Artium Museoko bisitariak gordetako ondare publikora hurbiltzea errazteko eta hura ikusarazteko, bildumako artelan adierazgarri batzuk txandakatzen dira tarteka museoaren eraikineko hainbat espaziotan.

Jon Mikel Euba. Pandamask 2 (1998-2000) + Neska (2003)

2024ko urriaren 1etik azaroaren 3ra arte
Z aretoa

Jon Mikel Euba. Bi bideo-piezatarako oharrak

Datak

01/10/2024 - 03/11/2024

Ordutegia

Asteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara

Tokia

Artium Museoa

Prezioa

2,50 / 5 €