Kontzertuak

Jon Maia: "Kantu berri bat gara"

2021. urte bukaeran Jon Maiak ezuste ederra eman zigun Kantu bat gara disko/liburuarekin. Bertan bildu zituen 30 urtean berak egindako kantak, Ken Zazpik, Garik, Negu Gorriakek eta puntako beste talde eta musikariek ezagun egin dituztenak. Kantu bat garan Maiak berak kantatu zituen, Pello Ramirezek (celloa), Gorka Hermosak (soinu handia) eta Nacho Sotok (pianoa) lagunduta. Ondoren, disko/liburuan oinarritutako bira arrakastatsua egin zuen. Kontzertuetan, tokian tokiko kolaboratzailez inguratu zen, eta ikus-entzuleekiko komunioa erabatekoa izan zen. Bada, Kantu bat garak segida izango du orain Kantu berri bat gararekin.

Lan honetan kantu berriak izango dira gehienak eta lau bertsioak (Gozategi, Pello Reparaz, Negu Gorriak, Gari).

Kantu berri bat garak ere goi mailako kolaboratzaileak ditu: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Luis Pastor kantautore madrildarra, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Ibrahima Balde (Miñan), Ulu media, Elizondoko Abesbatza Ttikia eta, hemen dator ustekabeko handia, bere milaka jarraitzailerentzat eta euskararentzat ere opari bat izango dena: Silvio Rodriguez.

Liburuari dagokionez, berriz, Maiak bere iruditeria errepasatu du testu batean, street-art-eko erreferente Baluren ilustrazioek edertuta.

Abestiak

1. Intro (2:20)
2. Lurpeko erreka (5:03)
3. Ta orain (3:10)
4. Kantu hau kantatu (5:19)
5. Miñan (4:21)
6. Nostalgia (3:15)
7. Welcome to beach (3:50)
8. San Telmoko aldean (4:15)
9. Apar urrunak (5:09)
10. Gizon txikia negarrez dago (4:22)
11. Hotel Torrontegi (6:51)
12. Ez dezagun sal (4:03)
13. Aurrera Altsasu (3:09)
14. Euskal Herria B (6:44)

Data

30/11/2024

Ordutegia

19:00

Tokia

Urkabustaizeko Kultur Etxea

Prezioa

15 / 18 €