Agenda - kulturaraba
Ikastaroak
Bor-bor. Asteburuetako lantegi irekiak Artium Museoan (2024ko Urritik abendura)
Igande goizero publiko gazteena gonbidatzen dugu museora hurbildu eta arte garaikidearen lengoaiak ezagutzera.
Erakusketak bisitatu eta tailerretan hainbat teknika eta materialekin esperimentatuko dugu.
Urriaren 6an
Urtaroak. Lantegi honetan urtaroen koloreei buruz jardungo dugu.
Udazkenaren koloreak ezagutuko ditugu pinturaren eta gure lorategian bakarka hautatutako testura organikoen bitartez.
Urriaren 13a
Artistaren egunerokoa. Zenbait artistek egunero egiten dute lan beren artelanak sortzeko.
Lantegi honetan artista-liburu bat diseinatzen hasiko gara, edonon sortu dezazun nahi duzuna. Ausartuko zara lehen orrialde zuriarekin?
Urriaren 20an
Formaz haratago. Forma bat tolesten dugunean (zirkulu bat, lauki bat... etab.), bestelako gauza bat bihurtzen da.
Lantegi honetan, bolumenarekin egindako esperimentazioaren bitartez, gure piezek zer beste forma har ditzaketen ikusiko dugu.
Urriaren 27an
Kolorearen laborategia. Zer gertatuko litzateke hodeiak gorriak balira eta belarra urdina? Koloreek ahalmena dute munduaz dugun pertzepzioa aldatzeko.
Lantegi honetan dena beste era batera ikusteko artefaktu bat sortuko dugu.
Azaroaren 3an
Gorputz mutanteak. Nola osatzen da gorputz bat? Collagearen teknika erabiliko dugu gorputz mutanteak irudikatzeko, eta bizileku bat emango diegu.
Azaroaren 10ean
Pintura taldean. Ba al zenekien artistek askotan taldean egiten dutela lan?
Gaurko tailerrean bi kideko edo gehiagoko taldeak osatuko ditugu gure margolana sortzeko.
Azaroaren 17an
Bideak. Hainbat objektu jarriko ditugu paper gainean. Ondoren, argizarizko pintura bat hartu, eta bide bat egingo dugu, objektuen inguruan, haien gainean... pintatuz; askatasunez erabakiko dugu zer egin.
Objektuak kentzean ikusiko dugu gure ibilbidearen emaitza.
Azaroaren 24an
Eskultura flotagarriak. Eskultura bat bururatzen zaigunean, formaz eta materialaz gainera, garrantzi handikoa da non kokatuko den pentsatzea, ikuspegi interesgarrietatik behatu ahal izateko.
Zenbat modu bururatzen zaizkizu zure eskultura museoaren aretoetan kokatzeko? Eta airean badago?
Abenduaren 1ean
Instalazioa. Nola diseina dezakegu instalazio bat? Zer alderdi hartu beharko genituzke kontuan?
Tailer honetan espazioarekin, hotsarekin, argiarekin eta objektuekin lan egingo dugu.
Abenduaren 8an
+ / - Positiboa eta negatiboa. Gauza batzuk hor daude, baina ez ditugu ikusten; eta beste hainbat gauza ikusten ditugu, baina ez daude hor.
Eduardo Chillidaren lan grafikoetatik abiatuta, positiboa eta negatiboa landuko dugu, estanpazioaren eta hainbat euskarritako ebakinen bitartez.
Abenduaren 15ean
Argiaren kolorea eta pigmentuaren kolorea. Agian jakingo duzu pintura urdina eta horia nahastuz gero berdea lortuko dugula, baina ba al zenekien argi-koloreek guztiz bestela funtzionatzen dutela?
Tailer honetan kolorean jarriko dugu arreta guztia.
Abenduaren 22an
Bilbea. Artista batzuek behin eta berriro errepikatzen dute forma bera, eta, era horretara, oso konposizio interesgarriak sortzen dituzte.
Tailer honetan hori bera egingo dugu,collagearen bitartez.
Igandero, 11:30etik 13:00etara
3-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20
06/10/2024 - 31/12/2024
Artium Museoa
Doan (izen-ematearekin)