Agenda - kulturaraba
Ikus-entzunezko emanaldiak
"Tximinoen izarra"
Linda Hambäck / 2021/ Norvegia, Danimarka eta Suedia / 75 minutu / 3 urtetik gorako haurrentzat
Umezurztegian aurrekaririk ez duen zerbait geratuko da: gorila andre batek neskato bat hartuko du adopzioan. Jonna neskatoak, lurrin usaina den ama dotore batekin amets egiten du. Gorila ama berriz, bere txatartegitik bizi da eta ez da munduko lekurik garbiena. Gainera, Jonnari lo egiten uzten ez dion beste gauza bat gertatzen da, gorilak umeak jaten dituela entzun duelako. Baina pixkanaka hori txorakeria bat dela konturatzen da eta gero eta seguruago sentituko da. Gorilaren itxura eta bizimodua konbentzionala ez den arren, eta aurreiritzien aurka borrokatu beharko dute zenbait egoeratan, gauzak hobetzen hasten direnean, funtzionario ustel batek xantaia egingo dio gorila amari eta bien bizimodua arriskuan jarriz.
Txiki-zinema
Txiki-zinema haurrek lagun eta familiartean zinemaz gozatzeko lekua da. Irudimenaren munduan barrena euskaraz bidaiatzeko aukera paregabea izango dute familiek igande goizetan 12:00etan. Jarraitu ezazu Txiki-zinemako programazioa!
06/10/2024
12:00
Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
2 / 3 €