Antzerkia

Atauri Art 2024: "Oh pera!"

2024ko Atauri Art Jaialdiaren baitan.

... Bizitzan bezala OH-PERAn, egonkortasuna EZ da existitzen! Bi pertsonaia hauek sortutako mundu hau etengabe eraldatzen da...

Antzerki, umore eta zirkuaren arteko nahasketa.

Zalantzarik gabe, obra honetan arriskua da nagusi; oreka izugarriak, bikoteko akrobazia, aire akrobazia, malabarak... eta ezusteko pila bat!

Antzezlan osoan zehar zirku teknikak oso modu berritzailean azalduko dira, ikuskizunaren dramaturgiaren barnean guztiz integraturik.

Publikoaren begien aurrean, eszena modu magikoan eraldatuko da. Emanaldian zehar, musika lagun dugula, bi pertsonaia hauek bizitza eta ingurua ulertzeko duten modu xelebrea azalduko dute.

Show berezi eta guztiz originala!

Iruditik istorioak kontatu,

espazio berriak sortu,

dena eraldatzen da, ezer ez da berdin...

... ez kanpoan, ezta barnean ere...

Oh-pera

"Materia sortzeko, atomoen artean lotura kimiko jakin bat ematen da. Lotura hau atomoen arteko erakarpen indarren ondorioa da eta honen baitan egongo da sortutako materiaren izaera. Zer izango da? jirafa, aulkia, eskilara...?".

Mundua, oinarrizko piezaz osaturik dago, eta gurea, unibertso ezberdinak sortzeko gaitasuna duten KUTXAz beterik dago!... KUTXA hauei esker, ezinezkoa den guztia, egi bihurtu daiteken mundu magiko batera bidaiatzeko aukera izango dugu. Emozio, harrisku, aukera eta ilusioaz beteriko unibertso batera. Oh-peraren esentzia!

Fitxa

  • Aktoreak: Ariñe Azkue, Óscar Páez
  • Zuzendaria: Aritza Rodríguez
  • Bideoa: Malala
  • Argazkiak: Paco Rocha
  • Eszenografia: latiendadelcervecero, FROPE
  • Jantziak: Ariñe Azkue
  • Kolaborazio teknikoa: Luciano Mezzotero
  • Publikoa: Publiko guztientzat
  • Iraupena: 50 minutu

Konpainia

Zirko Txosko konpainia eusko-galiziarra Oscar Paezek eta Ariñe Azkuek osatzen dute. «Gure ikuskizunetan clown-a eta akrobazia dira nagusi. Zirkua, umorea eta absurdoa nahastuz publikoa genero-berdintasuna edo norberaren zailtasunei aurre egiteko garrantziaren inguruko hausnarketara eraman nahi dugu».

Data

08/09/2024

Ordutegia

18:00

Tokia

Atauri

Prezioa

Doan