Hitzaldiak

Irakurketa kluba: Ameriketako literatura: "El blues de Beale Street" (James Baldwin)

Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak irakurketa kluben eskaintza zabala eskaintzen du. Liburuen inguruko ideiak partekatu nahi dituzten pertsonak hilean behin biltzen dira. Saioak koordinatzaile batek zuzentzen ditu.

Aurtengo ediziorako 10 irakurketa kluba antolatu dira. Aurten ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea: sarrera librea izango da lekua bete arte. 

Apirilaren 15ean, ameriketako literaturaren irakurketa-klubaren barruan, James Baldwinen "El blues de Beale Street" liburuaren txanda izango da.
 
Dinamizatzailea: Amaia Ibarran

Data

15/04/2025

Ordutegia

19:00

Tokia

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea

Prezioa

Doan