Agenda - kulturaraba
Ikastaroak
Museoen Foru Sarearen Hezkuntza Programa 2024-2025
Museoen Foru Sareak abian jarri du bere Hezkuntza Programaren 2024/2025ko ikasturtea
Ana del Val Kultura eta Kiroleko foru diputatuaren iritziz, ikasturte honetan, proposamen berriak jarriko ditugu abian, ikasleei eta irakasleei baliabide didaktikoa eskaintzeko, eta publiko orokorrari eta familiei zuzendutako programa publikoetan museoen eta gizartearen arteko zubi lana egiteko.
Jarduera guztiak euskaraz eta gaztelaniaz ematen dira. Hiru modalitatetan antolatuta daude:
Ikasle eta irakasleentzat:
-
Bisita-lantegia: bisita interaktiboa eta tailer didaktikoa konbinatzen ditu. Bi jarduera egiten dira: bisita bat museora, aukeratutako gaiaren arabera. Bisitarekin batera, jardueraren bat egin ohi da, eta, ondoren, tailerra. Haur Hezkuntzara eta Lehen Hezkuntzara zuzendua. Iraupena: 2 ordu.
-
Bisita interaktiboa: museoko aretoetara egindako bisita, aukeratutako gaiaren arabera, aretoetan bertan egindako jarduerekin konbinatzen du, betiere talde bakoitzaren beharretara egokituta. Lehen Hezkuntzara, DBHra eta Batxilergora zuzendua. Iraupena: ordu eta erdi.
-
Bisita gidatua: bisita komentatua, bai orokorra, bai gaiaren araberakoa, edo sarrera bisitak taldeak oso ugariak direnean. DBHra, batxilergora eta helduei zuzendua. Iraupena: ordubete.
-
Bisita konbinatuak: Bisita horiek hiritik egiten den ibilaldi bat eta hautatutako gaiarekin lotutako museorako bisita bat konbinatzen dute, edo, bestela, bisita bat egiten da gaiagatik lotuta dauden bi museotara. Lehen Hezkuntzara, Hezkuntza Berezira, DBHra eta Batxilergora zuzendua Iraupena: 2 ordu eta erdi.
-
Hezkuntza berezia: Bisitak/tailerrak, behar bereziak dituzten ikastetxeentzat. Eskatutako programa bat eta neurrira egindako jarduera prestatzen dira, beharrak aztertuta.
-
Prestakuntza bisitak: Irakasle eta hezitzaileentzako bisitak, irailean eta urrian. Helburua da museoak hezkuntza baliabide gisa ikusten laguntzea eta bisitarako tresna egokiak ematea. Iraupena: ordubete.
-
Uda Museoetan (berria): Udako campusak eta/edo udalekuak antolatzen dituzten ikastetxe guztiei zuzendutako tailerrak eta bisitak.
Programa publikoak:
-
Bisita gidatua: Bisita komentatua, bai orokorra, bai gaiaren araberakoa, edo sarrera bisitak, taldeak oso ugariak direnean. Iraupena: ordubete.
-
Bisita konbinatuak: Bisita horiek hirian zehar egindako ibilbideak eta aukeratutako gaiarekin lotutako museorako bisita uztartzen dituzte, edo, bestela, gai batekin lotutako bi museo biltzen dituen bisita. Iraupena: 2 ordu eta erdi.
Haurrentzat eta familientzat:
-
Bisitak familian: Jarduera hau partikularrentzako eta familientzako bisita komentatu bat da, azalpenak eta taldearen ezaugarrietara egokitutako jarduerak konbinatzen dituena. Helburua Arabako ondareaz familian gozatzen ikastea da.
-
Ospatu zure urtebetetzea museoan: Larunbat goizetan, foru sareak urtebetetzeak museoan ospatzeko aukera ematen du, gure ondareaz gozatuz eta dibertsioa eta jokoa konbinatuz. Honako museo hauen artean hauta daiteke: BIBAT Arkeologia eta Fournier Karta Museoa, Natura Zientzien Museoa eta Arma Museoa. Adina: 5-10 urte.
-
Udalekuak: Uztailean egiten da. Programa: tailerrak, jokoak eta bisitak aukeratutako museora. Adina: 5-11 urte.
-
Gabonak museoetan: Oporretarako proposatzen dugun jarduera, txikienei eskainitakoa osatzeko asmoz proposatua: haien adinei egokitutako lantegiak eta ikuskizunak eskaintzen dizkiegu. Adina: 5-11 urte.
Plazak eskariaren araberakoak dira, eta, beraz, zaila da urte honetarako plaza kopuru osoa kalkulatzea, baina aurreikuspenen arabera, aurreko ikasturteen antzekoa izango da. Kontuan izan behar da 20-25 laguneko taldeetarako eskaintza egiten dela, eta taldeak ia egunero osatzen direla.
Aste honetan, uztailean eta abuztuan gure museoetara joan diren bisitari kopuruen datu guztiak ezagutuko dira.
Informazio gehiago: https://web.araba.eus/eu/hezkuntza-museoak. Edozein zalantza hemen: educaciónmuseosyarqueologia@araba.eus.
01/10/2024 - 30/05/2025