Agenda - kulturaraba
Jaialdiak
Vital Eguna 2024: Álvaro de Luna + Travis Birds
Vital Egunaren azken urteetako arrakastaren ostean, zeinetan jende ugari gerturatu zen Natos y Waor (2022) eta Ayax (2023) taldeen kontzertuetara, Vital Fundazioak berriz ere antolatu du doako ikuskizun bar ‘Vital Eguna 2024’ delakoaren programaren ekitaldi nagusi gisa. Alvaro de Luna abeslari ezaguna izango da eguneko kartelburua (22:00), eta aurretik Travis Birds arituko da (20:30). Kontzertuak urriaren 5ean izango dira, larunbata, Gasteizko Foru Plazan, eta doako sarrera izango dute.
Vital Fundazioak irailean aurkeztuko du urriaren 4, ostirala, eta 5, larunbata, bitartean izango den ‘Vital Eguna’-ren seigarren edizioaren programa osoa. Fundación Vitalek Arabako gizartearekin partekatu nahi duen asteburu horretan, oraingoan ere, musika izango da ardatz nagusi. Álvaro de Luna, azken urteotan eragin handiena izan duten artistetako bat, izango da kartelburua.
Agertokian duen karismak eta ahots dardartsuak denbora oso gutxian lortu du konektatzea haren letrak bere egin dituzten jarraitzaileen taldearekin. 2017 eta 2020 bitartean Sinsinati taldean aritu zen abeslari gisa, eta ‘Indios y Vaqueros’ abestia idatzi zuen, beste hainbat abesti arrakastatsuren artean, zeina irratian 1. postuan egon zen, eta platinozko disko bilakatu zen. 2002An, Álvaro de Lunak ‘Juramento eterno de sal’ aurkeztu zuen, bere lehen singlea. Honekin lau platinozko disko lortu zituen, eta 12 aldiz izan zen 1. postuan irratian.
Gaur egun, UNO tour biran dabil buru-belarri, eta Madrilgo Las Ventas plazan edo Bartzelonako Razzmatazz aretoan bezalako agertoki ikonikoetara eraman du, Boombastic edo Sonorama Ribera bezalako jaialdietan aritzeaz gain.
Bestetik, Travis Birdsek Foru plazan aurkeztuko du bere disko berria, ‘Perro Deseo’, non soinu-unibertso berri bat esploratzen du, eta, horri esker, musika-sorkuntzetan islatzen den dimentsio berri bat lortzen du.
Bere ahots nahastezinak eta bere musikaren bidez emozio sakonak transmititzeko gaitasunak artista Estatuko musika garaikidearen adierazgarririk handienetako bat bezala konfirmatzen dute, karrera sendo batekin eta kontzertu asko bizkarrean dituela.
05/10/2024
20:30
Foruen Plaza (Gasteiz)
Doan