Agenda - kulturaraba
Antzerkia
Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2024: "Azken eguzkilorea"

2024ko Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaietako egitarauaren barne.
Ongi Etorri baserriko Kattalin herrira jeitsi eta bere lagun guztiak desagertu direla ohartuko da. Beraz, Mari Jainkosari galdetzera abiatuko da, nahiz eta basoan betirako arrapatuta geratu daitekeela jakin. Hemendik aurrera, Kattalin, mitologian murgilduko da haziko den Azken Eguzkilorea topatzeko. Bertan, Mari Jainkosa, Basajaun, Tartalo, Galtzagorriak eta Jentilak ezagutuko ditu, baita Gaueko beldurgarria ere.Patata Tropikala Antzerkia Laborategiak berriro beste abentura dibertigarri batean murgilduko gaitu. Bertan, txontxongiloak, maskarak, antzerkia, umorea eta irudimena dantzan ikusiko ditugu.
Abetxukuko gizarte-etxeak antolatutako eskola-saioa, Inmaculada Concepción eta Abetxuko Ikastolarekin batera.
Data
03/08/2024
Ordutegia
19:30
Tokia
Aihotz plaza
Prezioa
Doan