Agenda - kulturaraba
Antzerkia
Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2024: Umore txokoa: Mirari Martiarena & Idoia Torregarai: "Ztandap"

“Bakean Dagoena Bakean Utzi” eta “Luze edo Motz” emankizun arrakastatsuen haritik, “ztandaP” ikuskizun honetan ere Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko moreak jantzita. Horretarako orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak eztanda arazteko prest daude!
Fitxa artistikoa:
- Gidoia eta Zuzendaritza: Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai
- Partaideak: Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai
- Nori zuzendua: Gazteei eta helduei
Data
06/08/2024
Ordutegia
19:30
Tokia
Prado parkea
Prezioa
Doan