Agenda - kulturaraba
Kontzertuak
Euskadiko Orkestra: "Mozart / Schubert" (Gasteiz)

Juanjo Mena, nazioartean izen handia duen euskal orkestra-zuzendaria, Euskadiko Orkestraren denboraldira itzuli da. Lehenengo zatian, Wolfgang Amadeus Mozarten Klarineterako kontzertua zuzenduko du, Mark Simpson britainiarra bakarlari paperean dela. Bigarren zatian, Menak Franz Schuberten maisulan sinfonikoa aurkeztuko du: 9. Sinfonia, edo «Handia». Schumannek paper-sorta batetik berreskuratu zuen, eta nola Beethovenen eragina hala harago joateko desioa erakusten ditu. Baina, luzeraren eta konplexutasunaren ondorioz, ez zen erregulartasunez jotzen hasi Schubert zendu eta 50 urte igaro ziren arte.
- Juanjo Mena, Zuzendaria
- Mark Simpson
Egitaraua
W.A. Mozart
Klarineterako kontzertua [25']
F. Schubert
9. Sinfonia, 'Handia' [48']
Oharra: osasun-arrazoiengatik Kari Kriikkuk ezin izango du etorri Saariahoren D'om le vrai sens interpretatzera. Horren ordez, Mark Simpsonek Mozarten Klarineterako kontzertua joko du.
Data eta Lekua
05/11/2024
19:30
Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa
10 / 40 €