Agenda - kulturaraba
Antzerkia
"El novio de España"
Bigarren atal honetan ere elementu errealak –historikoak– eta asmatuak uztartzen ditu egileak. 1952ko gau batean, Violetas imperiales filmaren errodaje-platoan, Luis Mariano euskal abeslari ospetsuak Carmen Sevillari ezkontzea eskatzea erabaki zuen, hartara bere egoera "normalizatze” aldera. Izan ere, horrela isilarazi egin ahal lituzke bere sexualitateari buruzko zurrumurruak, eta baita gurasoak (Frantzian erbestean, Errepublikaren aldekoak baitziren) Espainiara itzularaztea ere. Carmen Sevillak ez du interesez ezkondu nahi, baina adiskide du Luis Mariano, eta hari laguntzea erabaki du.
Erbesteari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu antzezlan honek, baita frankismo garaiko askatasun ezari buruz ere, askatasun politikoen zein maitasunaren eta sentimenduen alorreko askatasun ezaren inguruan.
Artistak: Christian Escuredo, Carmen Raigón, Didac Flores y Carmen Morales
Egilea: Zuzendaria eta egilea: Juan Carlos Rubio
Musika zuzendaria eta konpositorea: Julio Awad.
Koreografoa: Rubén Olmo.
04/08/2024 - 05/08/2024
Abuztuak 4: 20:00. Abuztuak 5: 19:30 eta 22:00
Gasteizko Principal Antzokia
6 / 24 €