Agenda - kulturaraba
Antzerkia
Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2024: "Las nubes"

Aristofanesek bere garaian Las nubes idaztean izan zuen senari jarraiki, bertsio trauskil eta ganberro samar bat egin dugu guk. Aristofanesen testura hurbildu da Paco Mir (Tricicle), eta anakronismo dibertigarriz elikatu du, jatorrizko trama greziarra erromatarrekin uztartuta. Emaitzak «harreman handia du antzerkiaren munduarekin; izan ere, mundu horretatik bizi nahi duen jendearen gorabeherak berberak dira gaur egun ere, hogeita lau mende igaro badira ere».
Bertsio aske eta hein batean ganberro honetan aldaketa formal batzuk nahitaez egin behar izan ditugun arren, komedia klasikoaren gai nagusiak bere horretan agertzen dira.
Gure egokitzapena egiteko, jatorrizko testua deseraiki dugu, desordenatu, moztu, mutilatu... Eta gero, berriro ordenatu; gorabehera eta gag berriak gehitu ditugu, abestiak ordezkatu, antzerki-arazoak asmatu, geure buruaz barre egin dugu, eta, azkenik saiatu gara lortzen ikusleek konplize izate hutsa baino gehiago, gogoan eraman dezatela funtzio hau bizitzako gau onena balitz bezala.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza eta egokitzapena: Paco Mir
- Egilea: Aristófanes
- Musika originala: Juan Francisco Padilla
- Eszenografia: Juan Sanz
- Antzezleak: Pepe Viyuela, Cristina Almazán, Manuel Monteagudo, Moncho Sánchez- Diezma, Samuel Viyuela, Paqui Montoya, Amparo Marín, Nuria Díaz Reguera
06/08/2024 - 07/08/2024
19:30
Gasteizko Principal Antzokia
15 / 28 €