II. Mundu Gerraren ondoren Nazio Batuen Erakundea sortu zen, «hurrengo belaunaldiak gerraren zigorretik babesteko» asmoz. Zortzi hamarkada geroago, utopia huts iruditzen zaigu asmo hura. Gaur egun, azkenaldian inoiz baino gatazka armatu gehiago ditugu, gastu militar handiagoa, eta errefuxiatu gehiago. Gizakiok ez ote dugu indarkeria beste biderik elkarrean arteko tirabirak konpontzeko? Hitzaldi honetan gatazka armatuen dinamikak eta egungo munduan bakea eraikitzeko erronkak eta aukerak aztertuko dira.
Hizlaria:Kristian Herbolzheimer
Kataluniako Bakearen Nazioarteko Institutuko zuzentzen du 2018tik aurrera, institutu publiko eta independentea, Kataluniako Parlamentuak 2007an sortua. Aurretik, bakea eraikitzeko asmodun GKE britainiar batean jardun du (2009-2018), bai eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Bake-Kulturaren Eskolan ere (2000-2007). Aholkulari lanetan aritu da Filipinetako, Euskal Herriko eta Kolonbiako bake-prozesuetan.
Aurkezlea: Ana Rosa López de Uralde Gómez, Gasteizko Udaleko Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuko zinegotzi ordezkaria.