Agenda - kulturaraba
Erakusketak
"Joxerra Melguizo. Refugios-diarios (Lerro galduak)"
Joxerra Melguizoren (Vitoria-Gasteiz, 1968) lanari eskainitako erakusketa honek artistaren azken hamar urteetako lana biltzen du. Ekoizpen honek prozesuaren ideian jartzen du arreta, eta lantegiko eguneroko lanak utzitako arrastoa eta marrazkiaren, lerroaren, kolorearen bidez egiteko eta pentsatzeko moduak ditu erakusgai, ikurren, forma abstraktuen, irudien eta testuen alfabeto bat ¿egunkari moduko bat¿ osatuz.
Erakusketaren muina mural handi bat da, ohol gaineko ehunka marrazki eta pinturez osatutako instalazio bat eta neurri desberdinak antolatzen dituen patroi bat. Elaborazio horiek ihes egiten dute irudikapenaren eta paisaiaren ideiatik, eta artearen praktikari buruzko hausnarketan kokatzen dute artistaren lana, bai artistaren esparru indibidualean, bai artearen testuinguruan, bai artearen praktikarekin zerikusia duten lotura ideologiko eta sozialetan.
Proiekturen osagarri, prozesuan sortu diren hondakinez osatutako bi instalazio aurkezten dira. Alde batetik, sabaian zintzilik jarritako saio-hodi multzo bat, prozesuan zehar erabilitako materialen hondakinak biltzen eta sailkatzen dituena; bestetik, kolore-eremuak ezkutatzeko erabilitako zintez osatutako palinpsesto kromatiko bat, lerroen ausazko metaketa bat, prozesuan dagoen zera poetiko eta obsesibo hori agerian uzten duena. Proiektua artistaren ibilbideko piezarik garrantzitsuenetako batekin osatzen da: La medida del espacio III (1997). Obra horretan artistak aurrez aurre jartzen ditu natura eta giza eskala.
31/10/2024 - 09/02/2025
Asteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara
Artium Museoa
2,50 / 5 €