Hitzaldiak

Gazte Arte: Bisita gidatua Lah Ortizen eskutik

Lah Ortiz sortzailearen eskutik, Gazte Arte lehiaketaren baitan sortutako artelanen erakusketara bisita gidatua.

Lah Ortiz - (El Ejido, Almeria, 2005) - "Irresistible lineal"- Ehun -artea

Lan honetan, Lah Ortizek bulkaden geldiezintasuna sinbolizatu nahi du, trikotilomaniaren ikuspegitik kontatuz, hau da; ilea luzatuz, bihurrituz edota erauziz manipulatzera daraman portaera konpultsiboa. Helburu horretarako, Lah-k ehungintzako hainbat teknika erabiltzen ditu.

Lantegi irekian egindako lehen artelanean, artistak zirkulu bat marrazten du, eta giza begi batek hartzen du konposizioaren erdigunea. “Punch Needle” edo Orratz Magikoa delako teknikaz bordaturiko hari-masa batek inguratzen du irudia, trikotilomaniak erasandako pertsonaren ilea sinbolizatuz. Lan honetan, Lah-k materialaren beraren mugak aztertu nahi izan ditu oihalaren ertzetatik aterata, hura osatzen duten lerroek hedapen-sentsazioa ekar dezaten eta erliebea gehiago indar dezaten. Hasierako ideia obraren aurpegi nagusia bakarrik erakustea zen. Hala ere, prozesua hasitakoan, artista atzeko aldeak sortzen duen interesaz ohartu da. Izan ere, alde horrek harien bilbe trinkoa erakusten du, ikusleei erabilitako teknikaren inguruko pistak emanez. Hori dela eta, azkenean, forma borobileko obra gisa erakusten da, eta alde guztietatik ikus daiteke.

Bigarren obran, artistak neurri handiko kuboa aurkezten du (200 x 100 x 100), zeinetan bisitariek dermisaren marrazki anatomiko bat ikus dezaketen alboetako batean. Albo horretako goiko aldean, marrazkia jarraituz, hari batzuk nabarmentzen dira, bisitariei elkarreraginean aritzeko gonbidapena egiten dietenak, obratik bertatik irteten diren “ileak” erauzteko gonbidapena.

Gainera, lantegi irekian Lah-ren espazioaren sarreran zegoen roll up-a ere ikusgai dago erakusketan. Oso gutxitan esku hartzen den publizitate-elementu hau, gainazal osoa zeharkatzen duen bide bat marraztuz josi da, testua saihestuz, goiko aldera iritsi arte, non azken hari-zentimetroko orratz bat zintzilik dagoen. Orratzaren ibilbideak tentu handiz saihesten duen testuak galdera bat luzatzen digu: Inoiz amore eman duzu ezin eutsizko bulkada baten aurrean? Jarraian, trikotilomania zertan datzan azaltzen digu.

Lan honen bidez, bulkadak kontrolatzeko nahastearen inguruan kontzientziatu nahi du egileak, eta roll up-aren azken lerroetan irakur daitekeen bezala, gai horri behar bezala heltzeko eta ulertzeko beharra aldarrikatu nahi du, diagnostikoa eta tratamendua hobetzeko asmoz. Ikuspegi berri horrek, buru-nahasmenduen errealitatean ikusten dena eta ikusten ez den horretan eragiteko balio dio egileari.

 

Bisita hau Gazte Arte erakusketaren jarduera programaren baitan antolatu da. Izan ere, astelehenero artista batek bere obraren bisita gidatua eskainiko du, arratsaldeko 19:00etan:

Data

12/02/2024

Ordutegia

19:00-20:00 (gutxi gorabehera)

Tokia

Labe Gazte Laborategia