Kontzertuak

Strad - El violinista rebelde: "Ícaro"

Strad - El violinista rebelde, Jorge Guillén musikari espainiarra da. Kontzertuaren kontzeptua irauli nahi du, eta horretarako musika talde baten ohiko eszena antzerki-muntaketarekin nahastu egiten du. Erronka horretan Yllana konpainia ezagunaren laguntza izan du, eta baita eszenografo, eraikitzaile eta diseinatzaileena ere, espektakuluan benetako dimentsioak dituen hegazkin bat eraikitzeko. Era horretan biloba batek aitonaren desioa beteko du, espektakulua benetako istorio batean oinarritzen baita.

Strad - El violinista rebelderen errepertorioan bere konposizioez gain, David García, Eduardo Ortega edo David Castro moldatzaile eta konpositoreekin batera egindakoak agertzen dira, eta rock eta musika klasikoa nahasten dituen espektakulua sortu du. Horrez gain, Jorge Guillének bere bigarren CDa, Ícaro izenekoa, aurkeztuko digu.

  • Zuzendaritza: Jorge Guillén STRAD
  • Zuzendaritza musikala: David García
  • Zuzendaritza eszenikoa: Jorge Guillén STRAD, Juan Ramos, David Ottone
  • Gidoia: Jorge Guillén STRAD
  • Gidoiaren diseinua: Rafael Boeta
  • Musikariak: Jorge Guillén STRAD (biolina), Tania Bernaez Abad (baxua), Vicente Hervás (bateria), Joaquín Alguacil (gitarrak), Javier Celada (flauta, gaita), David García (teklatuak), David García González (tronpeta)
  • Eszenografia diseinua: Carlos Brayda
  • Argiztapen diseinua: Diego Tarango
  • Soinua diseinua: Higinio Martín, Fernando Bueno

 

 

Data

18/02/2024

Ordutegia

18:00-19:10

Tokia

Gasteizko Principal Antzokia

Prezioa

6 / 12 €