Kontzertuak

Larunbat musikalak 2024 Arabako Arte Ederren Museoan: "Oinatzak" (Asaba Bikotea)

Datorren larunbatean, urriak 5, 12:30ean, Arabako Arte Ederren Museoan, Asaba Bikotearen "Oinatzak" eskainiko du Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Saileko Kultura Ekintza Zerbitzuak antolatzen duen "Larunbat Musikalak" izeneko programak.

Marina Manterola Najera (flauta) eta Carolina Agudín (gitarra) "Oinatzak" proiektuarekin datoz. Etengabeko aldaketan dagoen mundu honetan, ezinbestekoa da gure historia eta sustraiak markatu dituzten melodiak gogoratzea eta ospatzea. Musika klasikoa eta folklorikoa batzen dituen kontzertua da, denboran zehar iraun duten melodiak biziarazten dituena.  Antzinakoaren eta garaikidearen arteko elkarrizketa, hurbilekoaren eta urrunekoaren artekoa. "Oinatzak" ez da soilik ondare kulturalaren ospakizuna; sustraiekin bat egiteko musikaren gaitasunari egindako omenaldia ere bada; norberaren jatorriarekiko loturaren eta pertenentzia zentzuaren hausnarketaren ondorio, azken finean.

Larunbat Musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa da, antzinako musika, musika klasikoa, garaikidea, zarzuela nahiz beste kultura batzuetako musika errepertorioak eskaintzen dituena. Haren ezaugarria askotarikoa izatea da eta talentu gazteak bultzatu nahi ditu entzule berriak erakartzeko.

Edizio honetan, gainera, Kultura eta Kirol Sailak duela 20 urte baino gehiagotik antolatzen dituen beka artistikoen laguntza jaso duten hainbat pertsonak hartuko dute parte, baita beste erakunde batzuen bekak jaso dituzten artistek ere. Kasu honetan, Marina Manterolak, zeinak beka jaso baitzuen 2023an.

Nola aretoa bete egin den azken kontzertuetan, beharrezkoa izango da gonbidapena izatea kontzertu honetatik aurrera, haietaz gozatzeko. Gonbidapenak ekitaldi bakoitza baino 10 egun lehenago egongo dira eskuragarri Arabako Arte Ederren Museoan bertan.

 

Data

05/10/2024

Ordutegia

12:30

Tokia

Arabako Arte Ederren Museoa

Prezioa

Doan