Agenda - kulturaraba
Bestelakoak
"PYSANKA" sormen tailerra
2023ko azaroaren 26an, igandean, 11:00etan, "Pysanka" bigarren sormen tailerra antolatuko dute Ukrainako Zentroan (Itziar Elkarte-Etxean). Tailer hau arte eta lanbide ukrainarrei buruzko jardueretako bat da, eta Vital Fundazioaren finantza-laguntzari esker egiteko aukera dute. Mykhailo Korostynskyi maisu trebearen gidaritzapean, arrautzak hainbat teknikarekin apaintzen ikasiko dugu, argizaria eta pintura bereziak erabiliz.
Paskuan arrautzak koloreztatzeko ohitura dute zenbait herrik. Ukrainan tradizio horri Pysanka deitzen zaio. Ukrainako herri-pinturaren antzinako forma da, eta, haren bidez, gure arbasoek beren nahiak eta fedea irudikatzen zituzten. Ukrainako tradizioan Paskuako arrautzak egiteak esanahi sakratu sakona zuen, eta eguneroko bizitzaren eta zeremonien parte zen. Pysanka sortzeko eta apaintzeko artea gaur arte gorde da Ukrainan, eta gaur egungo kulturaren funtsezko zati bat da, bereziki, preserbazioaren esparruan eta ondare kulturalaren garapenean.
Ukrainan, Pysanka Pinturaren Museoa dugu (1987an inauguratu zen), Pysanka Museoa ere deitzen zaiona. Museo hori munduan mota horretako museo bakarra da, eta Kolomyia hirian dago, Ivano-Frankivsk eskualdean.
Tailer honetan parte hartzera eta Pysankaren arte ukrainarra ezagutzera gonbidatzen dute. Gehienez ere 15 lagunek har dezakete parte. Adina: 16 urtetik aurrera. Erregistratu estekan eta posta elektronikoz jasoko duzu baieztapena.
Inskripzioak: https://tinyurl.com/mp6k9d2d
Ezagutu Ukrainako arrautzak apaintzeko artea!
Asociación Socio-Cultural y de Cooperación al Desarrollo UCRANIA-EUSKADI, https://ucraniaeuskadi.com/
#aniztasuna
26/11/2023
11:00
Casa de Asociaciones Itziar en el Centro Ucraniano en Vitoria-Gasteiz (Zalburu Plaza, 01003 Vitoria-Gasteiz, Álava)
Doan