Kontzertuak

Aitzina Folk 2023: BARRY KERR TRIO

Barry Kerr Irlandako artista arrakastatsuenetako bat da. Abeslari, multiinstrumentista, konpositore eta margolari ospetsua etenik gabeko sortzaile emankor bihurtu da. Hamazazpi urterekin lehen diskoa grabatu zuen eta, harrezkero, munduan zehar ibili da bakarka eta zein agertokiak partekatuz; Cara Dillon, Dan Tyminski, Lumiere, Dervish eta, besteak beste, Steve Cooney artistak izan ditu burkide.

Laura Kerr Lurgan Co. Armagh-eko biolin-jotzaile ospetsua da. 2018an, Barry anaiarekin batera, Castor Bay bikote-album txalotua kaleratu zuen, eta musikari gonbidatu izan da Irlandako musika tradizionalaren album zerrenda luze batean. Iparraldeko biolin estiloaren sustatzaile, eta bere abestien gustuko akonpainamendua, hazi zen etxe musikalaren lekuko dira; izan ere, gurasoen The Céilí House pub-a, Irlandako musikari onenetako batzuen babeslea izan zen. Kerry konderriko Dingle hirian bizi izan ia hamar urtez, eta bertan, Séamus Begleyko Síbín Orkestrako kidea izateaz gain, irratsaioak eta RTÉ, TG4 eta BBC kateetako telebista programak aurkeztu ditu.

Donogh Hennessy gitarrista, konpositore, ekoizle musikal eta estudioko ingeniaria, batez ere, musika tradizionala eta folk irlandarra izan ditu ardatz; ezagunagoa da Lúnasa, Sharon Shannon, Lumiere eta Séamus Begley artistekin grabatutako eta zuzenean egindako lanek egin dute famatu.

Data

25/11/2023

Ordutegia

19:00

Tokia

Vital Fundazioa Kulturunea

Prezioa

15 €