Kontzertuak

Aitzina Folk 2023: FULLSET

Full Set banda irlandar berriak gaur egungo tradiziozko musika irlandarra jotzen du eta jarraitzaile eta eskaintza ugari ditu; erro tradizionalei leiala izanik, talde gazte honek energiaz betetako doinu berritzailea dakar.  Gaur egungo musika irlandar tradizionalean talentu eta aldakortasun handiko sei gaztek osatzen dute Full Set. Michael Harrison-ek, biolinean, soinu bereizgarria sortzen du, teknika original eta koloretsuen bidez. Martino Vacca uillean gaita-jotzaile bikaina da, eta musika jotzeko gaitasuna taldeak konpondutako piezetara darama. Janine Redmond botoidun akordeoi-jotzailearen talentudun musika, gero eta gutxiago entzuten den musika irlandar tradizionalaren estilo aberasgarria mantentzen du. Eamonn Moloney-ren bodhran-ak y Andy Meaney-ren gitarrak,  esfortzu gabe, musika sentibera eta aldi berean energiaz betetakoa uztartzen dituzte. Azkenik, bere ahots hhunkigarriarekin belaunaldi desberdinetako ikusleak txundituta uzten dituen Marianne Knight abeslariak osatzen du taldea.

 

 

Data

24/11/2023

Ordutegia

19:00

Tokia

Vital Fundazioa Kulturunea

Prezioa

15 €