Ikus-entzunezko emanaldiak

Euskal Zinema Dokumentalaren Astea 2023: "Mirande, film bat egiteko zirriborroa"

"XX. mendearen erdialdean, euskara literatura jasoa eta unibertsala sortzeko gai zela erakutsi zuen Jon Miranderek bere prosarekin. Denek aitortzen diote garrantzia. Alabaina, tabua izaten jarraitzen du. Mirande arrazista, pedofiloa, nazia, misoginoa eta ezmorala omen zen. Miranderi buruz hitz egiten den bakoitzean, polemika biziak sortzen dira. Ez dakigu zer egin idazlearekin. Miranderi buruzko film bat egin nahi dut, baina ez dakit nola. Agian, interesgarriena hari hitza ematea litzateke". (Josu Martinez)

  • Zuzendaritza: Josu Martinez
  • Gidoia: Josu Martinez, Miguel Angel Elustondo
  • Ekoizpena: LA TENTACIÓN PRODUCCIONES
  • Argazkilaritza: Hibai Castro
  • Muntaia: Amaia Merino
  • Musika: Joserra Semperena
  • Iraupena: 69 m
  • Idioma: Euskera, frantzesa. Azpitituluak erderaz.

JOSU MARTÍNEZ

Film luze dokumental hauek idatzi, zuzendu ditu: Itsasoaren alaba (2009); Sagarren denbora (2010); Debekatuta dago Oroitzea (2010), Gure sor lekuaren bila (2015) eta Jainkoak ez dit barkatzen (2018), Gainera, Barrura begiratzeko leihoak (2012) eta Paperezko hegoak (2021) filmen zuzendarietako bat ere izan da. Halaber, Ama (2018, Kimuak katalogoan bildua) eta Anti (2019) film laburrak zuzendu ditu.

 

Data

05/10/2023

Ordutegia

19:30

Tokia

Vital Fundazioa Kulturunea

Prezioa

Doan