Agenda - kulturaraba
Ikus-entzunezko emanaldiak
Euskal Zinema Dokumentalaren Astea 2023: "Amaiur"
Ines eta Aritz, amona eta biloba, baserri berean bizi dira Eskoriatzan. Berta eta Maialen eskalada zale amorratuak dira. Mikelek, aldiz, mendian egiten den edozein kirol praktikatzen du. Eta Yoli eta Joseba alpinistak direlarik ere, orain Gorbeiako aterpea daramate, atseden hartu nahi duen edonori aterpe emanez, abeltzainak, artzainak edo mendizaleak izan. Denek batera, mendiarekin eta naturarekin erlazionatzeko modu ezberdinak erakusten dizkigute, mendia gertu sentitzen duenaren egunerokotasunetik beti ere.
- Zuzendaritza: Sergi Azkarate
- Gidoia: Sergio Azkarate, Nefer Olaizola
- Ekoizpena: Irati Lekue
- Argazkigintza: Itziar Hormilla
- Edizioa: Sergio Azkarate, Nefer Olaizola, Maite Zango
- Animazioa: Nefer Olaizola
- Iraupena: 95 m
- Hizkuntza: Euskera. Azpitituluak erderaz
SERGIO AZKARATE
1994an jaio zen, Gasteizen, eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen EHUn. Komunikazioarekin lotutako hainbat lekutan urte batzuk lanean eman ondoren, 2021ean Erroak estreinatu zuen, Arabako herri txikien egoerari eta landa-despopulazioari buruzko bere lehen film laburra. Amaiur bere lehen film luzea da.
04/10/2023
19:30
Vital Fundazioa Kulturunea
Doan