Agenda - kulturaraba
Antzerkia
"Ingurumena zaindu"

POTXIN PATXIN artistek ingurumenari buruz hausnartzera gonbidatuko gaituzte. Antzerki, mimo, malabare, joku eta elkarrizketaren bitartez bizitzaren ohitura onen berri izango dugu.
Ingurumena zaindu esketxan mugikortasuna landuko dugu, ikastetxera joateko garraio mota desberdinak aipatuz; hamaiketakoan janari fresko eta osasungarriak eskeiniko dizkigute potekoen ordez; urak duen garrantzia eta erabilera egokiaz arituko gara; jolasen bidez birziklatzen ikasiko dugu, gai bakoitza dagokion ontzian sartuz; trafiko seinaleak ikasiko ditugu...
Hau da, goizean jeiki eta oheratu bitarteko zereginetan lagunduko digute, gutxiago kutsatuz, zikinduz, ingurumena gutxiago kaltetuz... Materialen erabilera zuzenari buruz solastuko dira. Ordezkatu, murriztu, berrerabili, birziklatu eta berreskuratu hitzak gauzatuko dituzte. Saio dinamiko eta dibertigarri bat eskainiko digute, elkarrizketa eta jolasen bidez helburua lortuz.
24/09/2023
12:30
Plaza berria / Udal pilotalekua
Doan