Kontzertuak

Gasteizko Udal Musika Banda: "Argiak, musika eta ekin"

Film bat musika bezalakoa da (edo izan beharko luke). Animo eta sentimenduen progresioa izan behar du. Emozioaren atzetik dator gaia; zentzua, gero', Stanley Kubrick.

Zuzendaria: Luis Orduña; Bertako konpositorea: Oscar Navarro; Saxofoi altua: Andrea Castaño; Estreinaldiko obraren konpositorea  (VG-Musik Lab): Koldo Uriarte; Zuzendaritza artistikoa: Juan Arrosagaray

Audio-bisualaz ari garenean, zinema edozein adierazpidetan, soinua agertzen da beti lehenengo. Ez da kasualitatea. Musikak komunikatzeko ahalmen handia du, zuzenean gure emozioetara zuzenduta. Ez da beharrezkoa burutik pasatzea. Urdailera edo beste edozein erraietara joan daiteke, burmuinak iragazi gabe.

Luxu hori zinemak hasieratik erabili du. Izan ere, soinu gabeko filmak zuzeneko musikarekin proiektatzen ziren. Proposamen honen bidez, zinemaren jatorrizko emozio hori berreskuratu nahi dugu, komunikazio-hizkuntza gisa. Goza dezagun zazpigarren arteaz!

Errepertorioa:

  • 'La mula. Suite de Concierto de la BSO'*, Óscar Navarro
  • 'Un giorno nella vita di Luca'**(VG Musik Lab), Koldo Uriarte
  • 'Fellini'*, Johan de Meij. Saxofoi altua bakarlaria: Andrea Castaño

* Bandak jotzen duen lehenengo aldia

** Erabateko estreinaldia

Data

05/06/2024

Ordutegia

19:30

Tokia

Gasteizko Principal Antzokia

Prezioa

5 €