Kontzertuak

Gasteizko Udal Musika Banda: "HARMONIA MUGIMENDUAN"

"AR7ES", 2023-2024 denboraldiko kontzertuak.

'Dantzari bati isilik begiratzen badiozu, bere gorputza musika izango da. Musika pizten baduzu, gorputz hori entzuten ari zarenaren hedadura bihurtuko da', Judith Jamison.

Abonamendu denboraldiko lehen kontzertu honetarako modu naturalean bat bezala agertzen diren bi arte batzen ditugu, izan ere, ezin dugu dantza ulertu musikarik gabe, ezta barne erritmoa dantzagarririk ez duen musika bat ere. Eta ez ditugu metaforikoki bakarrik batuko, bandaren soinuari bi dantzariren mugimenduak gehituko zaizkio, Celia Dávila eta Daniel Lozano, Dantza Konpainia Nazionalekoak, Arantzazu Susunaga dantzari gasteiztarrak koreografiatuak.

Entzungo dugun musikak leku magikoetara eramango gaitu, hala nola Ural mendietara, Armeniako Alagyaz mendira edo Bakailaoaren Ibilbidea bezalako une bitxietara.

Zuzendaria: Luis Orduña;

Konpositore gonbidatua: Oscar Navarro

  • 'Downey Overture'*, Oscar Navarro
  • 'Sleep', Eric Whitacre 
  • 'La ruta'*, David Pont 
  • 'Tatarian dances'*, Elena Roussanova 
    • I. Sabantui-Spring Dance
    • II. Sarman River
    • III. Harvest Dance
    • IV. Wedding Dance
  • 'Armenian dances'*, Parte 1 Alfred Reed 

* Udal Bandak jotzen duen lehenengo aldia da

 

Data

20/09/2023

Tokia

Gasteizko Principal Antzokia

Prezioa

5 €