Bestelakoak

Museoen Nazioarteko Eguna 2023, Arabako Museoen Foru Sarean

Museoen Nazioarteko Eguna maiatzaren 18an ospatzen da duela 40 urtetik. Helburua da herritarrak museoek duten garrantziaz kontzientziatzea: kultura hartu-emanetarako, kulturak aberasteko, eta herriek elkar uler dezaten, elkarlanean aritu daitezen eta bakean bizi daitezen. 

Aurten, nazioarteko leloa "Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea" da. Izan ere, museoek funtsezko ekarpena egiten diote komunitateen ongizateari eta garapen jasangarriari, eta egoera paregabean daude aldaketa positiboa sustatuko duen ur jauzi efektua sortzeko. Horregatik, modu askotara lagun dezakete Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzen: ekintza klimatikoari laguntzea, gizarteratzea sustatzea, isolamendu sozialaren aurkako borroka eta osasun mentalaren hobekuntza.

Testuinguru horretan, Museoen Foru Sareak bost jarduera programatu ditu egun horretarako, bi erakusketa, bi hitzaldi eta sari banaketa bat.

  • Maiatzak 18, 11:30. "Bartzelona-Sevilla 1929. Fournier 1929ko erakusketetan" erakusketaren inaugurazioa. Bibat Museoa 

  • Maiatzak 18, 19:00. Hitzaldia: “Cazadores de meteoritos”. José Vicente Casado. Ignacio Aldekoa Kultura Etxea.

  • Maiatzak 19, 10:30. "Biodibertsitatea. Arabako Natura Zientzien Museoaren erakusketa iraunkorreko ornogabeen sektorea birmoldatzea" erakusketaren inaugurazioa. Arabako Natura Zientzien Museoa. 

  • Maiatzak 20, 11:00. "Nire artelan gogokoena" haurrentzako 9. marrazki lehiaketako sariak banatzea (Alavesiak antolatua) Bibat Museoa 

  • Maiatzak 20, 12:00. Hitzaldia: “Ocurrencias. Homenaje a Paz Espada. La acuarela en el arte actual”. Justo San Felices.

Hitzaldien sarrera doan izango da, tokiak bete arte.

Data

18/05/2023