Agenda - kulturaraba
Ikus-entzunezko emanaldiak
"Hasieratik. Zinema feministaren historiak" (ARTIUM): "Censor"

Zinema-ziklo honen helburua da emakume zinemagileak eta haien filmak ezagutaraztea. Errealitate horiek zinema kanonikoaren historiatik kanpo geratu dira, eta ezinbestekoa iruditzen zaigu aldarrikatzea. Hasiera batean ibilbide kronologiko bat proposatu genuen, eta geroago filmen arteko harremana eraiki genuen zinemaren bidez. Edizio berri honek
berrikuntza bat du: zinemagileek beraiek proposatuko dituzte emakumeek zuzendutako filmak zinemaren historian zehar, eta zinema-zuzendariek beraiek aurkeztuko dituzte saioak.
Hilean behin, zuzendari bakoitzaren unibertso zinematografikora hurbilduko gara. Ibilbide posible bat, pixkanaka, gure zinemaren historia berridazten jarraitzeko.
Censor, Prano Bailey-Bond, Erresuma Batua, 2021, 84 min
Aurkezpena: Andrea Sánchez, zinemagilea
Enid izeneko filmen zentsore batek zuzendari misteriotsu baten beldurrezko film bat ikusten du bere ahizparen desagerpena gogorarazten diona. Film luze izugarri horien atzean zer dagoen ikertzea erabakitzen du, ahizpa aurkitzeko asmoz, eta bide horrek fikzioa denaren eta erreala denaren arteko mugetara eramaten du.
04/06/2023
18:00
Artium Museoa
2 €