Erakusketak

"In my mind"

In my mind Adriana Fariñas sortzailearen proiektu bat da, antsietate- eta depresio-nahaste mistoa duen pertsona baten buruan murgiltzeko pentsatua eta haren pentsamenduetan eta bizipenetan oinarri eraikitzea. In my mind-en helburua da agerian jartzea pertsona askoren bizitzan oso presente dagoen problematika bat: gaixotasun mentalak.

Problematika hori oraindik ere tabu gisa tratatzen da gizartean.

In my mind hiru fase korrelatibotan hedatzen da, bakoitza formatu desberdin batekin: hasierako erakusketa bat, hainbat mahai-inguru eta, azkenik, erakusketa kolektibo bat.

Fase bakoitzak bere helburua du. Lehenengo erakusketak gai honen inguruko isiltasuna haustea du xede. Mahai-inguruek buru-nahasteak dituzten pertsonentzako sozializazio-gune gisa funtzionatu nahi dute, elkarri laguntzeko. Eta, azkenik, erakusketa kolektiboa pentsatuta dago mahai-inguruetan parte hartu duen orok askatasunez sortzen laguntzeko Gasteizko osasun mentalaren errealitateari buruzko testigantza bisuala , herritarrak arazo horren inguruan kontzientziatzea helburu.

Adrianak erakusten dizkigu –estetika gordin batetik– egileak berak jasan zituen pentsamendu, sentsazio eta bizipenak, antsietatezko eta depresiozko buru-nahaste misto baten unerik txarrenetan.

Sortzaileak bakardadean bizi izan zituen une latz haietara hurbildu nahi gaitu, normalean –askotan lotsagatik edo beldurragatik– ; izan ere,bizi izan ez dituzten pertsonekin ez dira partekatzen.

Hala, ikuslearen konplizitatea eta enpatia bilatzen ditu buru-nahasmendu batetik pasatzen ari diren pertsonekiko.

Obra ere beraiei zuzenduta dago, ikusarazteko laguntza eska dezaketela, egoera berean pertsona gehiago daudela, sufritzen dutena benetan baliozkoa dela eta hortik atera daitezkeela.

Era berean, bai mahai-inguruen bidez, bai talde-erakusketaren bidez, buruko nahasmenduak dituzten pertsonen arteko loturak sortu nahi dira, beren esperientzietan, pentsamenduetan eta bizipenetan oinarrituta erakusketa bat eraikitzen duten bitartean, osasun mentalaren errealitate osoagoa kanporantz proiektatzeko.

Datak

02/02/2023 - 28/02/2023

Ordutegia

Ostegunak: 19:00-21:00 - Ostiralak: 19:00-21:00 - Larunbatak: 11:00-13:00

Tokia

Labe Gazte Laborategia

Prezioa

Doan