Antzerkia

Gasteizko Jaiak 2022: Joaquín Pajarón

Gasteizko 2022ko Andre Maria Zuriaren jaietako egitarauaren barruan.

Joaquín Pajarón antzezleak jende askok bere burua islatzen duen eguneroko egoerez hitz egingo du “En demasía” bakarrizketan. Hainbat gai jarriko ditu mahaigainean, hala nola gizakia ilargira iristea, orkatilak bistan uzten dituzten galtzak, arroparen etiketak, Gabonetako afaria edo oporrak... azken finean, ordu eta erdiko barre-algarak eraginez.

Umorearen Txokoa Andre Maria Zuriaren jaietako espaziorik freskoenetako bat da, eta Prado parkean milaka pertsona biltzen ditu, dibertitzeko eta barre egiteko irrikaz, izen handiko bakarrizketarien stand up comedy estiloko ikuskizun horiei esker.

 

Data

09/08/2022

Ordutegia

19:30

Tokia

Prado Parkea

Prezioa

Doan