Agenda - kulturaraba
Antzerkia
Gasteizko Jaiak 2022: Axlor Riezu + Sergio Arrospide + Leire Orbe
Gasteizko 2022ko Andre Maria Zuriaren jaietako egitarauaren barruan.
Axlor Riezu, Sergio Arrospide eta Leire Orbe ETBko 'Y punto' saioko lantaldeko kideak dira eta, saioan bezala, ikuskizun honetan adituak diren gaiak jorratzen dituzte: ezkontza-harremanak, heldutasun-gabezia, publikoarekin jolasak... baina, batez ere, umore dosi handiak, txisteak eta barre egiteari ez eusteko show handi bat aurkituko dituzu. Eta kito.
Umorearen Txokoa Andre Maria Zuriaren jaietako espaziorik freskoenetako bat da, eta Prado parkean milaka pertsona biltzen ditu, dibertitzeko eta barre egiteko irrikaz, izen handiko bakarrizketarien stand up comedy estiloko ikuskizun horiei esker.
Data
06/08/2022
Ordutegia
19:30
Tokia
Prado Parkea
Prezioa
Doan