Agenda - kulturaraba
Kontzertuak
JazzHerrian Jaialdia 2022: ASIER CRESPO THE BAND

JazzHerrian Jaialdia 2022 egitarauaren barruan:
AC inizialen atzean Asier Crespo abeslari eta gitarrista izkutatzen da, eta hau da bere bakarkako lehen proiektua: intimitate eta freskotasun handiko lau abesti dituen EP bat. Lau kantu berri horietan nabari da musikari honen bilakaera, bai gitarrarekin bai ahotsearekin. Musika idazteko moduan ere, heldutasun sortzaile esanguratsu bat nabari zaio. Izan ere, Crespok alde batera utzi ditu orain arte erabili dituen iturri musikal nagusiak, eta arreta gutxiago jaso duten estiloetan murgildu da. "Mama lend me 50 cents", esate baterako, horren guztiaren adibidea da: diskaren lehen abestia izanik, EP osoari izenburua ematen dio, eta 60ko hamarkadako familia amerikar tipiko baten bizimodua deskribatzen du, Martin Sextonen estilorik garbienean. Bideoklip bikaina sortu du kantu horrekin, soinu-ekoizpen akatsik gabea; eta bikain islatu du sortu nahi duen giro hori. Gainerako hiru abestiek EP labur eta bizi hau biribildu egiten dute. Musika-atmosfera ezberdinekin bat egiten duen lirika burutsua erabiltzen du. Berrikuntzarako inolako grinarik gabe, AC-k akustikoa eta elektrikoa maisuki uztartzen ditu. Hori horrela kutsu amerikarra ematen dio bere musikari, eta entzule bakoitzari bere abestietan nahi beste sakontzeko aukera ematen dio.
10/07/2022
13:30
Sagarmin Plaza