Agenda - kulturaraba
Datza
"Prisma" (estreinaldia)

Metamorphosis Dancez hitz egitea orekaz, dotoreziaz, enigmaz, doitasunaz eta abangoardiaz hitz egitea da; mugimendu irmoez eta araztuez, bilaketa etengabe eta nekaezinaz. Bere azken lana –Prisma–, hausnarketara gonbidatuko gaituen esperientzia sentsorial liluragarria da.
Identitatea, konpromisoa, eraldaketa eta antzeko beste kontzeptu batzuk zipriztinduko dute ikuskizun sortu berria. Mugimendu zehatzak, irmoak, eszenografia dinamiko eta erakargarria, eta argien eta zuzeneko musikaren adierazpen-aukerak mugara eramateko saioa... Horra Iratxe Ansak eta Igor Bacovich-ek sortu duten piezaren benetako protagonistak. Ikerketa zorrotz batetik abiatuta, sortzaileek terrorismoaren biktimenganako hurbilketa artistiko bat proposatzen dute, molde unibertsalean.
Prisma pieza argitsu, iradokitzaile eta enpatikoa da, gatazkaz eta norbere arazoak gainditzeari buruz mintzo dena, sendotasunaz eta borrokaz. Funtsean, galdera batek inguratzen du hausnarketa: nola lortzen du gizakiak, bizipen traumatikoen gogorra gorabehera, indartsuago, ahaldunago eta lehiakorrago bihurtzea.
Prisma Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa inauguratzeko sortutako pieza da.
- Koreografia: (Dantzako Sari Nazionalaren irabazlea / Premio Nacional de Danza) eta Igor Bacovich
- Jantzien diseinua: Iratxe Ansa eta Igor Bacovich
- Argi-diseinua: Nicolas Fischtel
- Musika-konposizioa : Marc Álvarez
- Prezioa: 21/15 euro
29/09/2022
19:30
Gasteizko Principal Antzokia
15 / 21 €