Antzerkia

Gasteizko Jaiak 2022: "El peligro de las buenas compañías"

Gasteizko 2022ko Andre Maria Zuriaren jaietako egitarauaren barruan.

Bi bikote dira El peligro de las buenas compañías lanean protagonista, bi ahizpa (Lola eta Julia) eta haien senarrek (Tristán eta Félix, hurrenez hurren), osatzen dituztenak. Tristán ospe handiko abokatua da; karrera profesionalaren gailurrera iristear delarik, emaztearekin krisi larri batean sartu da, koinatua (Félix, pertsona ezin zintzoagoa, onkotea, beti laguntzeko prest, gizon bene-benetan samurra) hurbil izate hutsak pizten dizkion ondorio gaiztoen eraginez; izan ere, harekin konparatzen dute behin eta berriz, Tristánek nahiko lukeen baino askoz gehiagotan, konparazioan galtzen ateratzen baita nabarmen.

Istorioak endredozko komediek berezko duten itzulinguruen bitartez egiten du aurrera: gaizki-ulertu eta nahasmenak, pertsona- eta pertsonalitate-ordezkapenak, efektu-kolpeak, etab.

  • Egilea: Javier Gomá
  • ¿Zuzendaria: Juan Carlos Rubio
  • Antzezleak: Fernando Cayo, Carmen Conesa, Ernesto Arias, Miriam Montilla
  • Eszenografia: deDos estudioa (Curt Allen eta Leticia Gañan)¿
  • Prezioa: 24/18/12 euro
  • Deskontuak: ohikoak

Datak

06/08/2022 - 07/08/2022

Ordutegia

19:30 eta 22:00

Tokia

Gasteizko Principal Antzokia

Prezioa

12 / 18 / 24 €