null ZUIA GOSPEL CAMP

Zuia Gospel Camp

ZUIA GOSPEL CAMP

Maiatzaren 20an, 21ean eta 22an izango da Zuia Gospeleko na- zioarteko topaketaren egoitza. Nazioarteko irakasleek emango dituzte tailerrak, masterclass eta bestelako jarduerak. Halaber, publiko guztiarentzako beste kontzertu eta jarduera batzuk antolatuko dira.

Zuiako Udalaren eta Ramon Escaleren eskutik, eta Arabako Foru Aldundiaren, Vital Fundazioaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, mota horretako ekitaldi bat Euskadin lehen aldiz egitea proposatzen da, eta, beraz, bakarra izango da. Ekitaldi honen bidez sustatu nahi dugu jatorri desberdinetako kulturen arteko benetako bizikidetza. Desberdintasunekiko errespetutik eta jakin-minetik abiatuta, musikari, abeslari eta artistek elkarrekin lan egingo dute 3 egunez, eta paraiso txiki batez gozatuko dute, musika eta bizikidetza protagonista izango dituena.

Camp honetara bi modutara joan daiteke: parte-hartzaile aktibo gisa eta 3 egunez gospel munduan sakontzeko proposatutako jarduerak eta tailerrak esperimentatu eta partekatu; edo publiko gisa doako kontzertuetara joan, musika honetaz eta inguruan sortzen den giroaz gozatzeko.

Tailerrak Gospel europarraren hiru erreferenteren eskutik

  • Gospel britainiarra, Colin Vassellen eskutik.

  • Afrikako gospel tradizionala Didier Likengen eskutik

  • Gospel garaikidea, Ramon EscalĂ©-ren eskutik

 

Kontzertuak

Maiatzak 21, larunbata. 20:00etan, San Miguel elizan, Murgia Goziargi Gospel Choir

Euskadin egiten den gospelaren erreferentziazko taldeetako bat, gero eta pertsona gehiago erakartzen dituen mugimendu baten lantza-punta irudikatzen ari dena.

Maiatzak 22, igandea. 18:30ean, Oro Santutegian

Didier LIkeng, Colin Vassell eta Ramon Escalé musikarien zuzendaritzapean.

 

Izen-ematea

 

Programa jaitsi