null ZIRKOTEKE - ARABAKO PLAZETA

ZIRKOTEKE - ARABAKO PLAZETAN

21/07/2022

ZIRKOTEKE - ARABAKO PLAZETAN

Ordutegia: 12:30
Tokia: Sologana - Durana
Prezioa: Doan

Zirkugintza konpainiak Zirkoteke antzezlana aurkezten du Duranan.

Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Aurten Arabako Plazetan programan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, maiatzetik urrira bitartean lurraldeko beste horrenbeste udalerritan eskaintzeko.

Ikusi programa 

 

ANTZEZLANAREN SINOPSIA

 

Imitaezina eta energiaz topera iritsi da Zirkoteke, erritmo handiarekin, sormenarekin eta hamaika gorabeherarekin desgaitasunez, nork bere mugak gainditzeaz eta ezberdinen arteko lankidetzaz hitz egiteko.

Utzi eramaten eta ohartu ezer ez dela ezinezkoa!

Haurrentzako zirku ikuskizun honek era dibertigarri, dinamiko eta parte-hartzailean, inklusioaz eta pertsonek gizartean duten garrantziaz hitz egiten du.

Zirkotete