YIJAAA!!! - ARABAKO PLAZETAN BASTIDA - kulturaraba
YIJAAA!!! - ARABAKO PLAZETAN
02/07/2022

Ordutegia: 20:30
Tokia: BASTIDA. Bakea plaza
Prezioa: Doan
Goitibera konpainiak YIJAAA!!! antzezlana aurkezten du Bastidan.
Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
Aurten Arabako Plazetan programan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, maiatzetik urrira bitartean lurraldeko beste horrenbeste udalerritan eskaintzeko.
Antzezlanaren sinopsia
Aristides Smith abenturazale ospetsuak eta Giovanni Cannoli bere laguntzaileak, euren azken balentriaren kontakizuna dakarkigute: Munduko tontorrik gorenerako igoera eta bertatik egindako jauzia.
Asmakizunak, musika eta irudimenaren bitartez, ikusleek Steam Punk itxurako unibertso burugabe batera bidaiatuko dute, bi izaki bitxi hauen abenturan parte hartuz.