null Goitibera konpainiaren “Yijaaa!!!” igande honetan estreinatuko da Arespalditzan

Goitibera konpainiaren “Yijaaa!!!” igande honetan estreinatuko da Arespalditzan

15/05/2022

“Yijaaa!!!” de la compañía Goitibera

Ordutegia: 12:00
Tokia: Arespalditza - Azoka
Prezioa: Doan

Estreinaldiak hasiera emango dio datorren astean osorik aurkeztuko den Arabako Plazetan zirkuituaren hirugarren edizioari.

Igande honetan, 12:00etan, Goitibera Antzerkia konpainiak YIJAAA!!! antzezlana estreinatuko du Arespalditzan. Ikuskizun honek hasiera emango dio datorren astean osorik aurkeztuko den Arabako Plazetan zirkuituaren hirugarren edizioari. Programa hori 2020an sortu zen, kaleko arte eszenikoak Araban zabaltzeko eta sustatzeko.

“Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuitua” Arabako Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean antolatzen da elkarlanean, Artekale koordinatuta eta ekoitzita.

 

Antzezlanaren sinopsia 

Aristides Smith abenturazale ospetsuak eta Giovanni Cannoli bere laguntzaileak, euren azken balentriaren kontakizuna dakarkigute: munduko tontorrik gorenerako igoera eta bertatik egindako jauzia.

Asmakizunak, musika eta irudimenaren bitartez, ikusleek Steam Punk itxurako unibertso burugabe batera bidaiatuko dute, bi izaki bitxi hauen abenturan parte hartuz.

 

Iturria: Yijaaa!!! - Goitibera Teatro