Eta, orain zer? Dirulaguntza bat justifikatzeko gakoak - Programa Topaketak - kulturaraba
Eta, orain zer? Dirulaguntza bat justifikatzeko gakoak - Programa Topaketak
03/10/2022 - 03/09/2022
Ordutegia: 17:00 – 19:00
Tokia: Ignacio Aldecoa Kultura Etxea
Prezioa: Doan
Zure proiektuak dirulaguntza publiko bat jaso badu, udaren amaierarekin batera egindako lana ebaluatzeko eta laguntza guztiak justifikatzeko unea iristen da: zer sartu behar dut justifikazioan?, zer ebaluatzen da?...
Zeregin horretan laguntzeko, prestakuntza-saio hau eskaintzen dizugu. Bertan, zure kultur proiektuak ebaluatzen eta jaso duen laguntza ekonomikoa behar bezala justifikatzen ikasteko gako eta baliabide garrantzitsuak partekatuko ditugu.
Saioan zehar, Enara Garciak kasu praktikoak planteatuko ditu.
Enara Garcia kultura-kudeatzailea eta -bitartekaria, esperientzia handia du kultura-proiektuen garapenean eta ebaluazioan. Gaur egun, K-Bulegoaren parte da, kultur proiektuak garatzeko aholkularitza zerbitzua.