XX. BERNAOLA ZIKLOA. Ensemble Sinkro eu - kulturaraba
Concierto
Música
XX. BERNAOLA ZIKLOA. Ensemble Sinkro

Ensemble Sinkrok XX. BERNAOLA ZIKLOA irekitzen du Urriaren 14an, larunbata, Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan eta urriaren 15ean, igandea, Araiako Andra Mari aretoan.
Bigarren urtez jarraian, eta joan den ekainean Paris 8 unibertsitatean eta Parisko Cervantes Institutuan emandako kontzertu berrien ondoren, Ensemble Sinkrok Gasteizen eta Araian erakutsiko du urte osoko lan mardularen emaitza Parisko “Atelier de Composition” Unibertsitateko ikasleekin batera, José Manuel López López konpositorearen eta Alain Bonardi informatika musikalaren eta musika elektroakustikoaren irakaslearen koordinaziopean.
Ensemble Sinkroko kideek hainbat klase magistral eman zituzten pasa den urte akademikoan Paris 8 unibertsitatean. Horietan, tresna bakoitzaren ezaugarriak erakutsi zizkieten konpositore gazteei, eta baita horien hizkuntza, tinbrerako eta adierazpenerako aukerak eta teknika tradizionalak hala nola zabalduak. Elektronikarekin bertatik bertara jolasteko eta esperimentatzeko aukera ere izan zuten, soinua denbora errealean prozesatuz.
Proposamen horretara gehitzen dira Jon Sáenz Rubio eta David Enrique Hernández konpositoreak. Batak zein besteak, amaituak dituzte euren konposizio ikasketak Musikenen, Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian, Gabriel Erkoreka eta Ramón Lazkano irakasleekin.
Emaitza sorkuntzaren, originaltasunaren eta freskotasunaren leherketa uztartu bat da. Bizi garen gizarte globalizatuan den aberastasun handiaren erakuslea da, askotariko kultura, ideia, eragin, erreferentzia eta tradizioekin.
Urriak 14, larunbata 19:30 - Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa (Gasteiz)
Urriak 15, igandea 13:30 - Andra Mari aretoa (Araia)
Egitaraua
Mahmoud Sad
“Rituel chamanique” (*) (2023) txirula, klarinetea, biola, prekusioa
Chaimae Arhoune
“3rd Ear” (*) (2023) biola, elektronika
Alix Roussin
“Trayectorias” (*) (2023) bibrafonoa
Laurie Pompidor
“En synchronisation” (*) (2023) prekusioa, elektronika
Philippe Caillot
“Étude III” (*) (2023) txirula, klarinetea, biola, prekusioa
Abel Perru
“Organic Web” (*) (2023) biola, elektronika
Mauricio Domínguez
“Amaich” (*) (2023) klarinetea, prekusioa, elektronika
Gil Miguel Monteagudo
“Azúcar salomónica con estrías” (*) (2023) biola, elektronika
Arnau Gran i Romero
“L'espace des inexistants… manchas en el silencio” (*) (2023) txirula, klarinetea, biola, prekusioa, elektronika
Alain Bonardi
“L’alto de songes” (*) (2023) biola, elektronika
Jon Sáenz Rubio (1995)
“Afrodita” (*) (2023) txirula, klarinetea, biola, prekusioa
David Enrique Hernández (1999)
“Sokut” (*) (2023) txirula, klarinetea, biola, prekusioa, elektronika
(*) Erabateko estreinaldia
Urriaren 14an Gasteizen eta urriaren 15ean Araian