Welcome & Sorry - ARABAKO PLAZETAN, Ibarran - kulturaraba
Teatro
Teatro
Kulturaraba
Welcome & Sorry - ARABAKO PLAZETAN, Ibarran

GANSO&Cía konpainiak Welcome & Sorry antzezlana aurkezten du Ibarran.
Emanaldi hau “Arabako plazetan 2025, Arabako kale arteen zirkuituaren” seigarren edizioaren parte da, 47antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun lurraldeko udalerritan programatu dituena. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da hau. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
ANTZEZLANAREN SINOPSIA
Oihala irekitzen da: “TO BE OR NOT TO BE!”. Honaino dena ondo. Antzerkia maite duten bi pertsonak “Hamlet” antzeztuko dute, jatorrizkoarekiko erabateko leialtasunez.
Ez dira oztopo izango dozena bat artista eta teknikariren lana egin behar izatea, Shakespeareren hizkuntzan antzeztea, talenturik eta trebetasunik ez izatea. Ala bai?
William bizirik balego... agian ez litzateke harro egongo, baina barre egingo luke behintzat.
2025/07/07
12:30
Ibarra