null Vitoria-NeGrasteiz. Gasteizko Eleberri Beltz eta Poliziakoaren Jaialdia

Vitoria-NeGrasteiz. Gasteizko Eleberri Beltz eta Poliziakoaren II. nazioarteko Jaialdia

Vitoria-NeGrasteiz. Gasteizko Eleberri Beltz eta Poliziakoaren Jaialdia

Gasteizko Aste Beltzena itzuli da; nobela beltza eta poliziakoaren II. nazioarteko jaialdia – Vitoria-Negrasteiz’

Irailaren 26tik urriaren 6ra arte, Gasteiz eta Araba misterioaren, suspensearen, intrigaren eta bikaintasun literarioaren epizentroak izango dira berriro

Urriaren 4, 5 eta 6an, Europa Jauregia genero beltzaren nazio, euskal eta tokiko panoramaren erdigune neuralgikoa izango da

Nobela Beltza eta Poliziakoaren Vitoria-Gasteizko Nazioarteko II. Jaialdiak, Kreliak antolatuta—Arabako Literatur Sortzaileen Elkarteak—, Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin, gure autore gogokoenen orrialdeetan murgilduko gaitu aurten ere. Gure eserlekuen ertzean mantenduko gaituzten obra berriak ezagutuko ditugu. Ildo horretan, Estatuko, nazioarteko, Euskal Herriko eta tokiko genero-panoramako idazlerik gogokoenak etorriko dira.

Sonia Díaz de Corcuera Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziaren hitzetan: "Eleberri Beltzaren eta Poliziakoaren Nazioarteko Jaialdia iaz iritsi zen Gasteizera, eta argi dago bertan geratzeko iritsi dela. Hiri honetan ekimena dago, gauza berriak sustatzeko gogoa dago eta hauek aurrera egin dezaten lan egiteko prest dauden pertsonak daude. Jaialdi hau guzti honen adibide bat da. Lehenengo edizioa arrakastatsua izan zen, eta ziur nago aurten ere arrakasta izango duela, oso programazio interesgarria aurreikusi baita eta, gainera, hain garrantzitsua eta aberasgarria den irakurketaren ildoan".

Literatura arloko pertsona garrantzitsuak izango ditugu, hala nola César Pérez Gellida, 2024ko Nadal Saria, jaialdia urriaren 4an inauguratuko duena, edo Leonardo Padura,  Amurrion aita-sustraiak dituen kubatar idazlea, nazioarteko hainbat sari eta aintzatespen askoren artean, 2015eko Asturiasko Printzesa Saria, Letretan, izan zena.

Ana del Val Kultura eta Kirol diputatuak nabarmendu duenez, "ideia bat bezala jaio zenak,  bigarren edizio honekin, lurraldeko ekitaldi kontsolidatu batean bihurtzeko itxura du, eta urtez urte kultur agendan lagunduko digu. Negrasteizek Arabara ere jauzi egiten du, eta horrek bultzada handia ematen dio kulturari, liburuaren eta irakurketaren bidez, oro har, eta nobela beltzaren bidez, bereziki, kalitatezko programa batekin. Publikoak ziur positiboki erantzungo dio, berriro ere arrakastatsu bihurtuz".

Aipatutakoei, beste 26 egile, hizlari eta espezialista gehitu behar zaizkie, hala nola, José Francisco Alonso, Laura Azcona, Vanesa de la Puente, Patricia Jiménez, Tania Lagunilla, Haizea López, Leire Mauleón, Álex Oviedo, Marisol Pérez Urbano, Carlota Suárez, Samuel Vernal, Natxo Artundo, Juan Mari Barasorda, Jesús Camarero, Luis Ángel Fernández de Betoño, Fátima Frutos edo María Santórum Alaña. Hainbat mahai literariotan hitz egingo digute nobela beltzaz eta poliziakoaz, kolokioen bidez, sakoneko elkarrizketen bidez eta liburuak sinatuz. Thriller erakargarriak, detektibe intrigatzaileen istorioak eta asko gehiago; generoa maite duten guztientzat dago zerbait.

Hay gutxi balitz, hiru mahai tekniko izango ditugu, eta ikusleek eskola magistral bat jaso ahal izango dute, Virginia De La Cruz Lichet irakaslearen eskutik — Frantziako Lorraineko Unibertsitateko irakasle titularra, Écritures ikerketa-laborategiko kidea eta hildakoei buruzko argazkien munduko espezialistarik handienetako bat—. Era berean, sekten, jihadismoaren eta ikerketaren mundu ezezagunean murgilduko gara, alor horretako adituen eskutik, hala nola David Garriga Guitart —terrorismo jihadistan aditua Frantziako Inteligentziarekin— eta Luis Santamaría del Río — apaiz katolikoa, dibulgatzailea eta sekta nazional eta internazionaletan aditua den teologoa—. Amaitzeko, Paz Velasco de la Fuentek lagunduko digu modu lasaian ulertzen, bere klase magistralarekin, Krimena aztertzen: kriminologiaren, psikopatiaren eta indarkeriazko delituen arloekin zerikusia duen guztia.

Jesús María Sáezek —Txusmi— Nobela Beltz eta Poliziakoaren Nazioarteko II. Jaialdiaren zuzendariak nabarmendu duenez, "NeGrasteiz geratzeko etorri da. Jaialdien eta aste beltzen klub nazionalak kalitatezko erreferentea du iaztik Euskal Herrian, Vitoria-Negrasteizen eskutik. Poe katuak, bere aizto odoleztatuarekin, literatura beltzaz, poliziakoaz eta thriller-az gozatzera gonbidatzen gaitu, genero honekin zerikusia duen guztiarekin batera".

Musikari dagokionez, bigarren edizio hau Iris Penche abeslari, musika eta euskal konpositore gaztearen musika-emanaldiarekin inauguratuko dugu, eta Joyful Gospel Choirrekin emango diogu amaiera. Joyful Gospel Choir, Gasteizko abesbatza, 40 abeslarik eta jazzean espezializatutako 5 musikari profesionalek osatzen dute, hainbat kontserbatoriotakoak, hala nola Musikene, Iruñeko Pablo Sarasate edo Bartzelonako Lizeoa.

Aurreko edizioan bezala, Nagore Olabuenaga eta bere Urban Dance taldea izango dugu Europa Jauregiaren inguruan; antzerki eta musika animazioa, Gasteizko kaleak giro zirraragarrian murgiltzen. Horrez gain, Arabadendak antolatuta, "Hemen pintxo, hemen hilko zaitut" izeneko ibilbide gastronomikoa ere izango dugu, gure zentzumenak tokiko sukaldaritza goxoarekin gozatzeko.

Ildo horretan, ekitaldiarekin lotutako hainbat jarduera egingo dira urriaren 4, 5 eta 6an, eta aste osoan zehar. Hitzaldiak —Rafael Dios Barberok, Mosso de Esquadrak eta idazleak emango dutena, bere lan eta literatur esperientzia kontatuko diguna—, beste liburu aurkezpen batzuk, Nimbo Cultura eta bere thriller egileen mahaia, Arantxa Corderoren eskutik haurrentzako jarduerak Elkar liburu-dendan, Florida zineman zineforum, Paco Etxeberria (AMEEko forentsea) eta José Antonio Varela (kriminologoa eta UNEDeko irakaslea) adituekin…

Era berean, aurten gure jarduerak Lurralde Historikoko eremu gehiagotara zabalduko ditugu, hala nola Amurriora eta Kuartangoko Zuhatzora. Bertan izango gara irailaren 26an eta 28an, hurrenez hurren.

Jesús Camarero, Kreliako presidentearen hitzetan, "bigarren aldia da Gasteizen eleberri beltza eta poliziakoari buruzko ekitaldi handi bat antolatzen dela. Hala ere, aurreko edizioaren arrakasta ikusita, aurtengo asmoa beste herri batzuetara zabaltzea da. Horretarako, hainbat jarduera programatu dira Amurrion eta Kuartangoko Zuhatzon. Jaialdia planifikatuta dago gure hiria erreferente literario bihurtzeko: iparraldeko Black Kapital bezala, arabarrok berezkoa senti dezagun eta literatur genero hau gure lurraldea ezagutzeko erakargarri bihur dadin".

Generoko lan onenak baloratzeko, Elkar-Krelia-NeGrasteiz Sariak emango dira, euskarazko eta gaztelaniazko genero beltza eta poliziako lanak sarituz.

Guzti hau, euskarazko eta gaztelaniazko mikrokontakizun onenen sariekin batera, Gasteizko Udaleko udal-liburutegien sarearekin eta Ignacio Aldecoa Kultur Etxearekin eta Foru Aldundiaren Arabako liburutegien sarearekin lankidetzan.

"Vitoria-NeGrasteiz iaz harritu zuen jaialdia da, eta aurten, bigarren edizioan eta nazioarteko izaerarekin, Euskal Herrian eleberri beltzaren erreferente gisa sendotuko da", adierazi du Alberto Gredillak, Vitoria-Negrasteizko komisarioak.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu Ayser.com, Amurrioko Udala, Landa Kedada Handia, Arabadenda, Arteria, San Martín Comunicación, Elkar eta Radio Siberia FMren ezinbesteko parte-hartzeak, eta, nola ere, jaialdi honen alde egingo duten herritarrei, haiei esker jaialdi hau nazio mailan adierazgarrienetako bat izango baita.

JAIALDIAREN WEBGUNEA


Vitoria-NeGrasteizen, intriga bikaintasun literarioarekin bat egiten duen tokia.