Bisita gidatuak Mendozako Hurtado dorretxera, Martiodan - kulturaraba
Martiodako Hurtado de Mendozatarren dorretxeko bisita gidatua (BETETA)
06/12/2020 - 06/12/2020
Ordutegia: Azaroaren 29an eta abenduaren 6an, 10:00etan, 11:15ean eta 12:30ean
Tokia: Martioda
Prezioa: Doan, aldez aurretik izena emanda
“Martioda: historia eta ondare laborategi irekia". Martiodako dorrearen sei ikustaldi, bisitariei historia, arte eta eraikuntza balioen hastapenak erakusteko. Bisitaldiak Enklabe KST-k egingo ditu.
Seguru asko, Martiodako dorretxearen silueta liraina ezaguna da hura inguratzen duten errepideetako batetik igarotzen garenontzat; hala ere, haietatik zenbatek ezagutzen dute barnealdea?
Horretarako oso aukera ona izango dugu datorren azaroaren 29an eta abenduaren 6an, egun horietan bisita gidatuak egingo baitira jendearentzat oro har. Guztira, ordubeteko sei bisita eskainiko dira, ordutegi honen arabera:
Guztira, ordubeteko sei bisita eskainiko dira, bi goiz horietan banatuta, honako ordutegiaren arabera:
Azaroak 29a, igandea:
- 10:00etatik-11:00etara (gaztelaniaz)
- 11:15etik-12:15era (euskaraz)
- 12:30era-13:30era (gaztelaniaz)
Abenduak 6a, igandea:
- 10:00etatik-11:00etara (gaztelaniaz)
- 11:15etik-12:15era (euskaraz)
- 12:30era-13:30era (gaztelaniaz)
Ibilbidean zehar, aukera izango dugu ez bakarrik jakiteko dorrea nola bilakatu zen denboran zehar edo zein izan zen Hurtado de Mendoza leinuaren historia, bai eta azken urteetan egin diren balioztatze lanak nola garatu diren ere: ikerketa arkeologikotik hasi eta horma pinturak zaharberritu arte, erregistro topografikotik hasi eta egitura arkitektonikoa finkatu arte.
Erreserbak:
Erreserbak posta helbide honetan egin ahalko dira: ism.garc@gmail.com. Bestela, bulego orduetan 945 35 62 31 telefonora deituta.