null VII Kontzertuen zikloa Artziniega - The Three Ravens

Concierto

Música

VII Kontzertuen zikloa Artziniega - The Three Ravens

The Three Ravens

Mendieta Kulturak Artziniegan VII. kontzertuen zikloan antolatutako kontzertu bat da.

The Three Ravens

Familientzako kontzertua
6 urtetik

Amaya Blanco Rad · biolone
Arrate Zubigaray Orbea · klabezina
Ana Camilo Cobos · ahotsa eta narrazio
a

The Three Ravens 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako kontzertua da, izen bereko balada ingelesetik abiatuta, ipuin musikatua aurkezten duena.

XVII. mendeko hasieran argitaratu zen balada honek, kantu tradizionala denak, hiru bele, zaldun baten eta honen emazte, txakur eta belatzen istorioa kontatzen du. 

​Kontzertuan aurkezten diren narrazio, itzal-antzerki eta interludioek, emanaldiaren bukaeran bertsio originalean aurkezten den balada ezagutzea dute helburu.

​Halaber, taularatzen den ikuskizunak zuzenean eramaten gaitu gaur egunekoa ez den estetika batera, Tudorren erregealdiaren garaiko amaierara, zinez magikoa den giroa sortuz. 

​Amaya Blanco, biolonea

​Bilbon jaio zen, eta musika modernora bideratutako prestakuntzari ekin zion. Aldi berean, formazio klasikoa hasi zuen, Leioako Kontserbatorioaren eta Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioetan prestatuz eta nazioarteko adituen ikastarorekin formakuntza hadituz. Orkestra-instrumentista gisa hainbat taldetan aritu da: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Mannheimer Philarmoniker, Euskadiko Gazte Orkestra eta abar. 2013an interpretazio historikoa burutzeko kezkak Austriako MUK Privatuniversität der Stadt Wien delakoan biolone/kontrabaxu historikoa ikastera eraman zuen. Bere ikasketetan kontrabaxuaren lehen metodoak ikertzen hasi zen, ikerlana gai horretan oinarrituz. Masterrean zehar, ordura arte ahaztuta zeuden kontrabaxu-arkuen heldulekuen praxia berreskuratzen espezializatu eta lan egin du. Biolone gisa Salamancako Unibertsitateko Orkestra Barrokoko kide izan da (E. Onofri, A. Bernardini, M. Kraemer, Pedro Gandía), Chest of Viols consorta, CCN/OCN Orkestra (Iruñea), Ensemble Musbika, 1756 Orchesster, besteak beste. Espainian, Frantzian, Britaina Handian, Italian, Hungarian, Alemanian, Suitzan eta Austrian eman ditu kontzertuak. 

​Arrate Zubigaray, klabezina eta proiektuaren sorkuntza

Antzinako musika ikasketak Juan Manuel Ibarra eta Itziar Atutxarekin hasi zituen Bilboko Kontserbatorioan, Musikenen Goi Mailako Pedagogia ikasten zuen bitartean. Klabezin ikasketak egin ditu Hagako Koninkjik Conservatoriumen Jacques Ogg eta Patrick Ayrtonen gidaritzapean, Bizkaiko Foru Aldundiaren bekaduna izan da. Halaber, eskola magistralak hartu ohi ditu Pierre Hantaï, Elizabeth Joyé, Francesco Corti eta Christophe Rousset bezalako adituekin eta gainera, ganbera-musikaren arloan, Mieneke van der Velden, Philippe Pierlot, Daniël Brüggen, Ryo Terakado eta abarren jaso izan ditu. Hainbat talderekin jotzeaz gain, Les Sylvains bikotearen parte da, zeinekin Arabako Antzinako Musika Astean, Espainiako Museo Nazionaletan (MusaE), Utrecht Early Music Fringe Festival eta beste hainbat eszenatokitan jo duen. Musika birjinalistarekiko interesak FestRibAltek 2020an antolatutako Barrocos Bizarros delako deialdia irabaztera darama. Horrez gain, Arratek proiektu didaktiko eta pedagogikoetan sortzaile eta antolatzaile gisa esperientzia dauka eta batik bat BOS eta Kursaal Fundazioa bezalako erakundeetako proiektuetan parte hartu du alor horretan. 

​Ana Camilo Cobos, narrazioa eta ahotsa

​Pedagogia ikasketak Musikenen, Euskal Herriko Goi mailako Kontserbatorioan, burutu zituen. Basilio Astúlezek zuzendutako Kantika Korala eta San Juan Bautista abesbatzetako kidea izan da, formazio horiekin Europa eta Asiako hainbat eta hainbat herrialdetan kontzertuak burutu eta sari nazional eta internazionalak lortu dituelarik. Ana Camilok hainbat proiektu pedagogikotan parte hartu du, BOS eta Kursaal Fundazioarekin batik bat. Bere ikasketak Orff-Institu delakoan jarraitu ditu, Salzburgoko Mozarteum Universität-en, Musika eta Mugimenduan masterra burutu duelarik. Aipatu hirian, Mario Díaz maisuaren kantu klasean aritu izan da eta Bachcor-eko partaidea izan da. Bachcor-ekin Kirill Petrenko, Christian Thielemann eta Sasha Götzel bezalako maisuekin lan egin izan du. Mundu mailako ospea duten festibaletan parte hartu du, Salzburger Festipiele eta Bregenzer Festspiele delakoetan kasu eta horrez gain, kopera produkzio handietan lan egin izan du.

 

Datak

2023/07/22

Ordutegia

18:00

Tokia

Arteko Santutegia

Arteko Aldapa, 2, 01474

Artziniega

nori zuzendua

Familiak

laguntzailea

  

 

Prezioa

7€ haurra + 2 heldu

URL - Web
online ekitaldia sarrerak erosi