null VII Kontzertuen zikloa Artziniega - Enrique Solinís eta Euskal Barrokensemble

Concierto

Música

VII Kontzertuen zikloa Artziniega - Enrique Solinís eta Euskal Barrokensemble

Enrique Solinís eta Euskal Barrokensemble

Mendieta Kulturak Artziniegan VII. kontzertuen zikloan antolatutako kontzertu bat da.


Enrike Solinís eta Euskal Barrokensemble

Hego koloreak

  • Miren Zeberio, biolin barrokoa
  • Pablo Martín Caminero, kontrabaxua /violone
  • Daniel Garay, perkusioa
  • Enrike Solinís, gitarra barrokoa, lavta eta zuzendaritza artistikoa

Programa honek gitarra barrokoa du ardatz, eta bereziki Espainiako eta Italiako errepertorio barrokoa. XVII. mendean ez zen oraindik hautsi kultua eta herrikoia lotzen zituen zilbor-hestea: Sanzen bi eta hiru aldiko zarrastak eta erritmo amalgamatuak (hain... flamenkoak) aurki baditzakegu, Kapsbergerren bostun paralelo debekatuekin topo egingo dugu, eta horietan guztietan bassi ostinati-ak aurkitu ditugu, Barrokoko konpositore kultu guztiek (Bach barne!) erabili zituzten inprobisaziorako oinarri horiek, eta gaur egun bluesaren, kaleko musiken kontua iruditzen zaizkigu. Izan ere, Barrokoan ez zegoen oraindik klasikorik, eta kaletik jauregietarako erritmo eta formen fluxua etengabea zen: alemandak, korrenteak, sarabandak eta gigak suite frantsesean, baina baita jácarak, marionak, kanarioak eta fandangoak ere Espainian, capona eta pasacalleak Italian... cumbé-ak bezalako dantzak, asko esklaboen mundutik iritsiak, Afrikatik Amerikara eta hortik Espainiara igarotzen ziren itsasontzietan helduak, klase boteretsuek mespretxu eta erakarpen nahasketa batekin eta apika inbidia apur batekin ere begiratzen zuten giroko horretakoak.      

 Cantemirrek aparteko iruzkina merezi du. Printze ilustratua eta XVIII. mende hasierako protomusikologo moldaviarra, Berlingo Errege Akademiako kide izan zena; bere makam -a lavtan interpretatzen da, Otomandar Inperioan erabiltzen den laute barrokoa, oraino bizirik dirauena.

​Enrike Solinís

​Enrike Solinís Aspiazu, nazioarteko hainbat lehiaketatan saritua izan da gitarrista klasiko modura eta gaur egungo hari pultsatuko nazioarteko interpreterik moldakor eta baloratuenetakoa da, bakarlari eta kontinuista gisa gonbidatua izan da Hesperion XXI, Le Concert de Nations eta Capella Reial de Catalunya bezalako talde ospetsuetan (Jordi Savall-ek zuzenduak), Concerto Vocale eta Akademie für Alte Musik Berlin (René Jacobsen zuzendaritzapean), Le Concert DAstrée (Emmanuele Haïm-ek zuzendua), etabarretan. Kultura, eskualde eta garai desberdinetako musikek erakarri izan dute beti, aniztasun hori bere musika-nortasunean islatuz. 2006an bere talde propioa sortu zuen, Euskal Barrok Ensemble eta ordutik bere lan artistikoa batez ere honi eta bere bakarlari karrerari eskaintzen dio. Nazioartean hainbat CD argitaratu ditu Euskal Barrok Ensemblerekin, Colores del Sur, Euskel Antiqva, El Amor Brujo, Elkano, Omnia Vincit Amor, Ars Lachrimae  eta Euskelelea.

​​Euskal Barrokensemble

Euskal Barrokensemble Enrike Solinísek 2006an sortu zuen antzinako musika taldea da, han eta hemengo musikari bikain eta bereziek osatzen dutena. Nazioarte-mailan lekua egitea lortu du azken urte hauetan, gero eta kontzertu gehiago eskeiniz jaialdi eta areto garrantzitsuenetan: Bilboko Musika-Música, Donostiako Musika Hamabostaldia, Madrilgo Auditorio Nacional, Festival Internacional de Santander, Festival de Música Antigua de Sevilla, Bruggeko Konzertgebouw eta  Amuz-Antwerpen (Belgika), Vienako Konzerthaus (Austria), Ludwigsburg-eko Jaialdia, Regensburg-eko Jaialdia, Potsdamer Festspiele eta NDR das Alte Werk-Hamburg (Alemania), Montreal Baroque (Canada), Festival de Fontfroide, Festival de Froville eta Festival de Royaumont (Frantzia), Stockholm Early Music Festival (Suedia), Trondheim Early Music Festival (Norvegia), Spring Festival Prague (Txekiar Errepublika), Flamenco Bïennale Nederand (Herbehereak), Tichy Guitar Festival eta All Improvisso Gliwice (Polonia),  etab. 

Bere ezaugarri nagusi bezala honakoak aipa genitzake: musika freskotasunez eta gertutasunez egitea, errepertorio anitza jorratzea (interpretazio historikoan oinarrituz betiere baina Errenazimendu, Barroko nahiz beranduagoko musika, baita musika herrikoia ere) aurreritziez gaindi, eta inprobisazio, berrekuratzen eta birsorkuntzari leku berezia egitea.  Horri esker nazioarteko kritikaren oniritzia eta nola ez, funtsezkoa den publikoaren harrera beroa jaso ditu.

Honako lan diskografikoak argitaratu dituzte: “Colores del Sur, dantza barrokoak gitarrarentzat” (Glossa 2013), “Euskel Antiqva, Euskal Herriko Musika Ondarea” (Alia Vox 2015, mundu osan zehar 10.000 ale salduz), “El Amor Brujo,  esencias de la música de Manuel de Falla”  (Alia Vox 2017) eta“Juan Sebastian Elkano, Lehen Mundu Bira“-ri buruzko disko bikoitz eta liburua, 2019ko ekainean aurkeztu zen mundu mailan Alia Vox disketxearen eskutikhau ere. Ikerkuntza eta prestakuntza lan luzearen ondoren ondutako lan berezi honek duela 500 urte burututako lehen mundu bira irudikatu nahi du musikaren bidez, eta baita, Euskal Herriaren historian nabigazioak eta itsasoak izan duen garrantzia itzela ikusarazi. ICMA, International Classical Music Awards-etarako nominatua izan zen 2020an eta Musika Bulegoko 2020ko sarietako bat jaso zuen. 2022an Enrikek bakarkako “Ars Lachrimae” diskoa argitaratu berrid du, lauterako Bach, Buxtehude eta Froberger-en lanak bildu eta lan sutil eta delikatua burutuz.

 

Datak

2023/07/01

Ordutegia

20:00

Tokia

Arteko Santutegia

Arteko Aldapa, 2, 01474

Artziniega

laguntzailea

  

 

Prezioa

7€

URL - Web
online ekitaldia sarrerak erosi