Urtzi Gancedo - Arte eszenikoak 2024 - kulturaraba
Urtzi Gancedo Viteri
Urtzi Euskal Herriko herri txiki batean jaio zen, hain zuzen, Menoion. Bi urte zituela hasi zituen ballet ikasketak herriko eskola batean, Nuria y Raquel Dantza Estudioan. Hamasei urte zituela, Bilbora joan zen eskola handiago batean prestatzen jarraitzeko, hain zuzen, Andoni Aresti Landa Dantza Eskolan. Azkenik, hemezortzi urterekin, Madrilera joan zen JACBalleten prestakuntza aurreratua egitera.
Bere karreran zehar hainbat beka jaso ditu, besteak beste, bi Gaztela eta Leongo Dantza Eskola Profesionalerako, bat San Frantziskoko Ballet Eskolako Uda Programarako eta beste bat Musika eta Arte Eszenikoetako Unibertsitateko Ballet Akademiarako. Munich, Bartzelonako YGPn saritua.
Arte eszenikoen eta musikalen arloko prestakuntza-bekak 2024ra itzuli