UP!!! - ARABAKO PLAZETAN, azaceta - kulturaraba
UP!!! - ARABAKO PLAZETAN
23/07/2022

Ordutegia: 19:00
Tokia: Gizarte-Zentro Plaza
Prezioa: Doan
Xabi Larrea konpainiak UP!!! antzezlana aurkezten du Azacetan.
Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
Aurten Arabako Plazetan programan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, maiatzetik urrira bitartean lurraldeko beste horrenbeste udalerritan eskaintzeko.
ANTZEZLANAREN SINOPSIA
Zirko eta umorea ardatz nagusi duen ikuskizuna, non trebetasuna eta zentzugabekeria baliabide bihurtzen dira pertsonaia grinatsu eta xelebre batentzat.
Ironiko eta energiaz beteta, eguneroko gertakizunei aurre egiten dio oreka eta grabitatearen mugekin jolasten duen bitartean, erokeriaz edo xelebrekeriaz ….
Kale antzerkiko hizkuntza erabiltzen duena funtsezko lengoaia legez, ikuslego eta espazio eszeniko guztietarako egokia. Ikuskizun barregarri, fresko eta ahaztezina.