null UMBRA 2023 Gasteiz

Festival

Proyección audiovisual

Bilingüe

UMBRA LIGHT FESTIVAL 2023 Vitoria-Gasteiz

Imagen proyectada sobre el Museo de Bellas Artes en UMBRA 2022

Enpatia 


UMBRA Light Festival Vitoria-Gasteiz jaialdiak hirugarren edizioa egingo du, helburutzat hartuta nazio eta nazioarteko erreferente gisa finkatzea “light art”aren eta argiztapen jaialdien munduko eremu esperimental, teknologiko eta sozialean.

Lehenengo edizioaren lema “ARGIAREN URBANISMOAK, hiri paisaia berriak” izan zen, eta hiriko eguneroko paisaiaren begirada desberdin eta harrigarriak erakutsi zitzaizkion publikoari. Bigarrenean, gizakiak ingurumenean duen inpaktua nabarmendu zen, bai eta NBEk 2030 AGENDArako ezarri zituen “GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK (GJH)” hedatzearen bidez etorkizun sostengarria garatzeko modua ere.

Badakigu gure gizarteetan gero eta indibidualizazio eta egoismo handiagoa dagoela, eta horrek gure ingurunearekin axolagabe eta bihozgabe jokatzera garamatzala, bai alderdi material eta ingurumenekoei dagokienez, bai alderdi pertsonalei dagokienez. Guztiz sinetsita gaude garai honetan “ENPATIA” praktikatu eta sustatzea oso jarrera positiboa eta beharrezkoa dela etorkizun jasangarria lortzeko.

Horregatik, “ENPATIA” lema aukeratu da hirugarren edizio honetarako, eta aurrekoen gizarte kontzientziaziorako prozesuari jarraipena emango dio. Besteekin identifikatzeko eta norberaren sentimenduak partekatzeko gaitasun garrantzitsu hori inoiz baino beharrezkoagoa da gaur egun, etorkizun jasangarria lortzeko. Gainera, adimen emozionalaren adierazle garrantzitsua da.


Lan ildo horretan, artistei eskatu diegu barruen dutena adierazteko eta “ENPATIA” kontzeptura hurbiltzeko modu desberdinak sustatzeko, beren argi instalazioen bidez.

Zorionez, gure lanerako erabiltzen dugun materiala, argia, abiapuntu garrantzitsua da, konektatzeko, emozioa sortzeko eta gogo aldarteak aldatzeko duen gaitasun handiari esker.


Espero dugu edizio honetan aukeratutako Gasteizko espazioez bestelako begirada batekin gozatzea jaialdiaren egunetan, argiaren efektu “enpatikoek” aldatuta egongo baitira.

 

 

 

Datak

Otsailaren 9tik, osteguna, otsailaren 11ra, larunbata.

Tokia

Kokapen desberdinak

Gasteiz

nori zuzendua

Publiko orokorra

URL - Web
online ekitaldia